Udal ortu ekologikoak asteazkenetik aurrera zabalduko dira
BILBO. Hurrengo asteazkenetik aurrera, hilak 6, Konfinamendua Arintzeko Planeko 0 Faseari dagozkien jarraibideei jarraituz, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak udal ortu ekologikoak irekiko ditu berriro. Ortulariek egun guztietan jardun ahal izango dute, astelehenetik igandera, baina soilik goizeko 9:00etatik 21:00etara.
Hala ere, kutsatzeko arriskua murrizteko, neurri bereziak ezarriko dira horiek erabiltzeko orduan. Horrela, bada, eskularruak eta maskara nahitaez erabili behar dira egonaldi guztian eta esparru osoan, baita sarrerako hesiko giltzarrapoa zabaldu eta ixteko ere. Era berean, 2 metroko tartea gorde behar da ortuetan dauden pertsonen artean.
Ortuetara joateko eta horietan zenbat pertsona egon daitezkeen zehazteko irizpide bereziak ezarriko dira, jenderik pilatu ez dadin. Lursail bakoitzeko pertsona bakarra joan daiteke. Egun bikoitietan lursail bikoitien emakidadunek izango dute bertaratzeko baimena eta egun bakoitietan, lursail bakoitien emakidadunek. Bestalde, gehieneko jende-kopurua ezarriko da instalazio bakoitzean. Artxandan, gehienez ere, 45 pertsona egon ahal izango dira aldi berean esparruaren barruan; Otxarkoagan, 30 izango dira eta Errekalden, 20, kasu guztietan mantentze-lanetakoak barne direla.
Salbuespenezko egoera honek iraun bitartean itxita egongo dira aldagelak eta komunak eta ezin izango dira erabili instalazioetako mahaiak eta jarlekuak. Lanabesak ere ezin izango dira erabili eta hortaz, nork bereak eroan beharko ditu. Esparruan dauden iturriak erabiltzeko moduan egongo dira, betiere kontuan hartuta eskularruak erabili behar direla iturrian ibiltzeko.
Temas
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones