Síguenos en redes sociales:

2.089.000 €-ko dirulaguntza emango dio

Bilboko Udalak Arte Ederren Museoarekin zeukan konpromisoa berretsi du

Bilboko Udalak Arte Ederren Museoarekin zeukan konpromisoa berretsi duBilboko Udala

BILBO. Bilboko Arte Ederren Museoa uriko leku kulturalik esanguratsuenetariko bat da. Horregatik, kalitatea bermatzen laguntzeko, Bilboko Udalak 2.089.000 euroko dirulaguntza emango dio aurtengo programa aurrera atera ahal izateko. Modu honetan, Udalak Bilboko Arte Ederren Museoaren alde hartua duen konpromisoa berretsi du.

Izan ere, ondorengo hilabeteetan, instalazioak handitzeko tramiteak hasiko ditu Norman Foster eta Luis María Uriarte arkitektoek landutako "Agravitas" proiektuaren bitartez, Juan Mari Aburto Alkateak atzo, 2019-2023ko Agintaldi Planaren aurkezpenean iragarri zituen lehentasunezko 100 ekintzen barruan.

Horren harira, Arte Ederren Museoa handitzea da "Kultura eta kirola" ildoaren barruan aurreikusitako 11 ekintzetako bat, Bilbao Arte handitzea, Euskal Museoa modernizatu eta handitzea, Azkuna Zentroa kultura garaikidearen gunetzat finkatzea, Udalak Guggenheim Bilbao Museoarekin duen lotura sendotzea eta Kultura Plan Estrategiko berria lantzearekin batera, besteak beste.

Bilboko Udala Arte Ederren Museoaren jabea da Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. 2000ko azaroaren 15ean, hiru jabeek Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa eratzea erabaki zuten, pinakoteka osatzen duten elementuak sustatzeko eta garatzeko.

Harez geroztik, Arte Ederren Museoa Fundazioak lanean dihardu Bilboko pinakotekako antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen bilduma sustatu eta garatzeko, hezkuntzaren eta euskal kulturaren proiekzioaren inguruko ekimenak bultzatzeaz gain.