BILBO. Magiaren munduan erreferente diren emakumeak elkartuko dira gala batean. Huang Zhen, Gisell eta Niñas del Mago bikotea izango dira “Emakume Magikoak” izenburupean ospatuko den galan. Ekitaldia ostiralean hasiko da, arratsaldeko 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, sarrera librearekin
Zeremonia maisu gisa Txispi emakume mago gipuzkoarra arituko da, eta hauek igoko dira agertokira: Gisellek nazioarte mailako hainbat sari ditu, eta “Pura Magia” programako finalista ere izan da; Niñas del Mago Estatuko emakume mago bikote bakarra da, eta bere estiloa freskoa eta ausarta da. Huang Zhenari dagokionez, ekialdeko magia dotorearekin “Magiaren talentu berriak” lehen saria (Shanghai), Beijingeko Urrezko Domina, Espainiako Manipulazio Lehen Saria, “Mystery Award U.S.A” saria, Parisko “Mandrake d´or” saria eta “Cannes Magic Festival”-eko lehen saria ditu.
Asteburu honetarako programazioaren barruan, kaleko arteen arloan erreferentea den Struc mago katalan beteranoak, umorez betetako “Esto no es magia? o sí” ikuskizunaz gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek. Bertan magia manipulazioarekin, globoflexiarekin eta antzeko beste diziplina batzuekin fusionatzen du.
Emanaldi ikusgarriena maiatzaren 25ean izango da, Garaiko Lorategien plazan, Héctor San Segundoren eskutik. Ameriketan, Portugalen eta Espainian sariak jaso dituen Héctor San Segundok formatu handiko bere ikuskizun berria estreinatuko du Euskadin. “El último Gran MaJo”, magia show ikaragarria, ikuskizun deliragarri eta dibertigarria, magia zirraragarrienarekin eta umore dotoreenarekin. Magia efektu sinestezinak, aparatu handiekin eta partaidetzan oinarritutako umore magikoarekin uztartzen dira, eszeptikoenak aho zabalik uzteko.
EGITARAUA
MAIATZAK 17
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
Gala berezia: “Emakume Magikoak”
Gisell (Peru), Niñas del Mago (Katalunia), Huang Zhen (Txina)
Elebiduna
MAIATZAK 18
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Struc. “Esto no es magia? o sí¨ (Katalunia)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 22
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
David Blanco (Euskadi)
“Magia, ilusiones y otros fingimientos”. Hitzaldia
Gaztelaniaz
MAIATZAK 24
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Raúl Alegría “Sensaciones Mágicas” (Kantabria)
Gaztelaniaz
MAIATZAK 25
12:00 ? 14:30 (Emanaldiak 30 minutuz behin)
Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Tor eta Txoborro Magoak “All Baker´s Saloon” (Euskadi)
Euskera
18:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Hodei Magoa “Tutti Magia” (Nafarroa)
Euskera
19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)
Héctor San Segundo “El último gran MaJo” (Segovia)
Estreinaldia Euskadin
Gaztelaniaz
MAIATZAK 30
19:30. Otxarkoagako Udaltegia
“Atera ezazu barruan daramazun magia” Lehiaketaren VI. edizioa, aurreko edizioaren irabazlearen parte-hartzearekin: Xabier Linazasoro.
Elebiduna