Síguenos en redes sociales:

"Café Voltaire" ekimenaren beste hitzordu bat izango da Bidebarrietan ostegunean

"Café Voltaire" ekimenaren beste hitzordu bat izango da Bidebarrietan ostegunean

BILBO. "Café Voltaire" ekimenaren beste hitzordu bat izango da Bidebarrietan ostegunean, arratsaldeko 19:30an. "El valor de educar, el placer de aprender" topaketa Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Hitzorduaren protagonistetako bat, Seve Calleja idazle, itzultzaile eta hamarkada luzez Miguel de Unamuno institutuko irakaslea izango da. Duela denbora gutxi argitaratu du Entre pupitres lana, Miguel de Unamuno, Pierre Loti, Katherine Mansfield eta Miguel González San Martín, besteak beste, idazleen eskolari buruzko ipuinak bilduz. Beste protagonista Lander Otaola izango da, Seve Callejaren ikasle ohia eta ibilbide luzea duena antzerkian ?une honetan, Madrilgo Teatro Español antzokian eskaintzen ari den Los otros Gondra antzezlaneko lan taldean dago?, zinean eta telebistan.

Solasaldia heztearen esperientziari buruzkoa izango da. Azken finean, hezkuntza amaierarik gabeko prozesu integral gisa baloratu behar da, lan egiteko balio duen arren, egiteko praktiko garrantzitsu hori gainditzen duena, pertsonaren balioetan oso eragin handia baitu. Ikasleei dagokienez, solasaldia, eurentzat garrantzitsuak diren edo euren jakin-mina piztu dezaketen eta bokazio bilaka daitezkeen gauzei buruz gehiago jakiteak sortzen duen pozean eta gogobetetzean zentratuko da, eta baita irakasleekin izaten den harremanak ?errespetuaren, begikotasunaren eta, agian, adiskidetasunaren arteko zerbait? pertsona osatzen laguntzen duen moduan ere.

Programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.