BILBO. 330 leku gehiago eskainiko dira asteburuetan ikasteko Bilboko udal-aretoetan. Izan ere, azterketa-garaiara begiratutako erabakia izan da, eta abenduaren 15etik urtarrilaren 27ra arte eskeiniko dira leku horiek. Haietako 120 Deustuko udaltegian eskainiko dira, 108 Basurtukoan, eta 102 Santutxukoan egongo dira.
Era horretan, Bilboko Udalak ikasleen esku jartzen ditu ikasteko 685 leku, astelehenetik barikura, eta 547 asteburuetarako, ikasleek azterketa garaian izaten dituzten beharrizanei erantzuteko.
Ikasteko udal-areto horiek Uriko 8 barrutietako udaltegietan, gizarte-etxeetan, kiroldegietan eta udal-liburutegietan banatuko dira.
LEKUAK, PLAZAK ETA ORDUTEGIAK
Deustuko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 60 plaza, 8:30etik 21:30era
Zapatu-domeketan: 120 plaza, 09:00etatik 21:00etara.
San Ignazioko Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 24 plaza, 8:30etik 21:30era.
Uribarriko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 16 plaza, 8:30etik 21:30era.
Castañoseko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 64 plaza, 8:30etik 21:30era.
Otxarkoagako Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 55 plaza; 08:30etik 22:00etara
Zapatu-domeketan: 55 plaza
Zapatuetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara
Domeketan, 8:30etik 14:00etara.
Txurdinagako Barrutiko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 15 plaza; 08:30etik 21:30era
Santutxuko Barrutiko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 32 plaza; 08:30etik 21:30era
Zapatu-domeketan: 102 plaza, 09:30etik 21:00etara
Begoñako Udaltegian
Astelehenetik barikura: 50 plaza; 08:30etik 21:30era
Zapatua, 50 plaza, 9:00etatik 14:00etara.
Begoñako Liburutegia
60 plaza
Astelehenetan, 14:30etik 20:30era.
Asteartetik barikura, 9:00etatik 20:30era
Zapatuetan, 60 plaza, 10:00etatik 14:00etara.
San Frantziskoko Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 30 plaza; 08:30etik 21:30era
Liburutegiak: San Adrián/ Zabala /Bidebarrieta
Astelehenetik barikura: 62 plaza
San Adrian eta Zabalako liburutegietan, astelehenetik eguenera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Barikuetan, 10:00etatik 14:45era.
Bidebarrietako liburutegian, astelehenetik barikura: 08:30etik 20:30era; zapatuetan: 10:00etatik 14:00etara.
Azkuna Zentroa
Astelehenetik barikura: 72 plaza Astelehenetik eguenera: 7:00etatik 23:00etara Barikuetan, 7:00etatik 24:00etara
Zapatu-domeketan: 72 plaza
Zapatuetan, 08:30etik 24:00etara
Domeketan, 8:30etik 23:00etara.
Errekaldeko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 55 plaza; 08:30etik 21:30era.
Errekaldeko kiroldegia
Astelehenetik barikura: 40 plaza; 07:30etik 22:30era
Zapatu-domeketan: 40 plaza
Zapatuetan, 09:30etik 22:00etara
Domeketan, 9:00etatik 15:00etara.
Iralako Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 12 plaza; 08:30etik 21:30era.
Basurtuko Udaltegia
Astelehenetik barikura: 24 plaza; 08:30etik 21:30era.
Zapatu-domeketan: 108 plaza; 9:00etatik 21:00etara.
Zorrotzako liburutegia
Astelehenetik eguenera: 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.
Barikuetan: 10:00etatik 14:45era eta 17:00etatik 20:00etara.
Zorrotzako Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 34 plaza; 08:30etik 21:30era.
Altamirako Auzo Etxea
Astelehenetik barikura: 12 plaza; 16:30etik 21:30era.