Síguenos en redes sociales:

Kalealdiak 60 antzezpen baino gehiago aurkeztuko ditu Bilbon

Programazioak estatu mailako zazpi estreinaldi jasoko ditu uztailaren 2tik 7ra

Kalealdiak 60 antzezpen baino gehiago aurkeztuko ditu Bilbon

BILBO. Kalealdiak 60 antzezpen baino gehiago aurkeztuko ditu Bilbon. BILBOKO KALEALDIAK, Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak - hemeretzigarren edizioa antolatuko du aurten, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du. Arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bildu ditu.

Guztira26konpainiakhartuko dute parte: 6 Euskal Herrikoak, 6 Estatuko gainerakolekuetakoak eta besteak, Frantziatik -kaleko antzerkiaren Europakoerreferente nagusia- Erresuma Batutik, Italiatik edo Belgikatiketorritakoak. Euren lanak, dagoeneko ohikoak diren Areatzako, PlazaBarriko eta Arriaga Plazako agertokietan aurkeztuko dituzte, etabaita dagoeneko aipatu den Casilda Iturrizar parkean ere. Aurtenzirkuko karpa bi instalatuko dira parke horretan, eta baita kalekoarte eszenikoez gozatzeko zabalik egongo diren beste lau agertokiere. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioa Euskal Museoko kristalezkoatari berrian ireki da gaur goizean.

Uztailaren2tik 7ra 65emanaldi izangoditugu. Horietako asko, aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzenari den Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Aurtengo edizioanparkeak apainketa berezia edukiko du Hiriko ekitaldi nagusietakoaizango den jaialdiari ongi etorria emateko.

Jaialdiarenhurrengo edizioaren programazioak, Estatuan lehen aldiz ikusiko direnzazpi ikuskizun eta Euskadiko beste estreinaldi bat jasoko ditu.Konpainia hauek dira: Aller- Retour Cieeta "Journal de nos corps" zirku ikuskizuna;GingerBrass Experiment,ImperialKirikistanhirukotea eta trobadoreengandik eta komedianteengandik hurbil dagoen"La Parade Impériale du Kirikistan" musika ikuskizuna; LeChapito de Nouvelle - Calédonie"Caillasse" lanarekin;RosieVolt,SaseoCie,eta zirkuko "Cabaret de poche" ikuskizuna;eta Britainia Handiko BaradaStreet,izen bereko akrobazia eta musika emanaldiarekin, Europa osoko jaialdiaskotan zenbait sari jaso ondoren helduko dena Bilbora. Amaitzeko, ZirkusMorsakonpainiak "La fin demain" aurkeztuko du Euskadin lehen aldiz.

Proposamenberritzaile horiez gain, azpimarratzekoa da BILBOKO KALEALDIAk clownmunduko Europako konpainia garrantzitsuenetako batzuk Bilboraekartzeko egin duen esfortzua. Goi mailako emanaldiak ikusi ahalizango ditugu, Valladolideko Jaialdian Kaleko Ikuskizun Onenarensaria jaso berri duen ThePrimitivesbelgikarren "Three of a Kind" lana, besteak beste. Maila bereandaude "Babo Royal" bere azken lana eskainiko duen Ganso& Cíaeuskal clowna, tokiko eszenako klasikoa, edo Lenzburgerreko etaVeveyko (Suitza) eta Braunswigeko (Alemania) jaialdietan sariak jasodituzten eta dagoeneko aipatu ditugunBarada Street.

APUSTUSEGURUAK

Programazioarenbarruan aipatzekoa da Valentziako MaduixaCíakonpainiaren "Mulïer" ikuskizuna, uztailaren 4an ikusi ahalizango duguna Arriaga plazan -22:30ean-. "Mullïer"trikimakogaineko dantza ikuskizunada, eta bertan oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioakuztartzen dira, mendez mende zapalduta egonda, borrokatu diren etaborrokan jarraitzen duten emakume guztiei eskainitako omenaldia izannahi duena. Beste sari batzuen artean, kaleko arteen estreinaldionenari emandako Moritz Fira Tàrrega 2016 saria, Umore Azoka 2017koikuskizun onenarena eta 2017ko musika konposizio onenaren eta kalekoikuskizun onenaren Max Sariak lortu ditu.

Taldehorretan daude, baita ere, CréatureCiefrantsesak, hasieratik antzerkiaren eta arte plastikoen arteko muganaritzen den konpainia. Ikus-entzule guztiei zuzendutako "LesIrréels" performancea eskainiko du. Bertan, ekintza gertatzen denhiru etxola erabiltzen ditu. Emanaldi horrek umeei-familieizuzendutako ikuskizun onenaren saria lortu zuen Lleidako Fira deTeatre de Titelles jaialdian. Halaber, Moveokonpainia katalanak "Conseqüències" ikuskizuna ekarriko duBilbora -horrekin inauguratuko da jaialdia uztailaren 2an,eguerdiko 12:00etan, Euskal Museoan-. Lan horrek hainbat sari lortuditu, horien artean Fira Tàrregan, Portugalgo Imaginarius jaialdianeta Huescako Feria Internacional de Teatro y Danza izenekoan.

Bestealde batetik, eta kaleko ikuskizunen ekoizpen lanei laguntzekoEuskadiko zenbait jaialdi biltzen dituen Karrikan plataformarekinBILBOKO KALEALDIAk eta Bilboko Udalak duten lankidetzari esker,Bilboko ikus-entzuleek azken laguntza deialdiko proiektu irabazleakikusi ahal izango dituzte: AmaiaElizaranen "Block"ikuskizuna eta MystériousesCoiffurestaldearen "Xori-gizonaren elezaharra" izango dira.

Horrezgain, Bilboko Udalaren eta Espainiako eta Frantziako muga ingurukolurraldeetako beste eragile batzuen partaidetza duen mugazgaindiko "DeMar a Mar - Pirineos de Circo"lankidetza ekimenaren barruan, Ameri Africa konpainiakatalana Bilbon egongo da, Umore Azoka 2018ko ikuskizun onenarensaria irabazi duen zirku garaikideko "Envà" ikuskizunarekin.Halaber, 2016an Kataluniako Generalitatearen Kultura Sari Nazionalairabazi zuen LosGalindoskonpainia katalan beteranoaren "UduL" ikuskizunak ere "DeMar a Mar - Pirineos de Circo" ekimenarenlaguntza izan du.

EUSKALKONPAINIAK

Jadanikaipatu diren Amaia Elizaran eta Ganso & Cía konpainiez gain,BILBOKO KALEALDIAren edizio honetan euskal konpainia hauek eurenazken lanak eskainiko dituzte: Ertza, Hika Teatroa eta Oinkari DantzaTaldea eta Zo-Zongó!!. Talde horien proposamenak dantza, zirkua,kaleko antzerkia edo clowna hartuko dituzte. Horrela, Ertzakonpainiak "Meeting Point" -Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria2017ko Umore Azokan eta Kaleko Ikuskizun Onena Arte Eszenikoen MaxSarien azken edizioan- aurkeztuko du ikus-entzuleen aurrean. Dantzagaraikide ikuskizun pieza labur horretan dantzaren aurreko grina danagusi, eta zenbait lengoaia agertzen zaizkigu, break dance-a edohip-hop-a, besteak beste.

HikaTeatroak eta Oinkari Dantza Taldeak eskainikoduten emanaldiak ere dantza osagarri handia izango du. "Sagartu"diziplina anitzeko kaleko ikuskizuna da, zuzeneko musikaz, antzerkizeta dantzaz osatutakoa, umorez, pozez eta indarrez sagarrak, ezsoilik gure herrialdean, Edeneko garaietatik gaur egunera arte izandituen esanahi guztiak erakutsiko dituena. Hika antzerki taldeak,Oinkari dantza taldearekin batera, dantza eta antzerki jai handiaeramango du agertokira, ikus-entzule guztiek bere ikusgarritasunazeta orijinaltasunaz goza dezaten. Formatu handiko ikuskizuna, artistaasko elkartuz agertokian, "Sagartu" ostiralean, uztailaren 6an,ikusi ahal izango da Areatzako kaian, gaueko 23:30etik aurrera.

Amaitzeko,Zo-Zongó!!Euskal konpainia izango da jaialdiaren aurtengo edizioari amaieraemango diona, uztailaren 7an, gauerdian, Areatzako Kaian."Psycho-Clown" musika eta antzerki ikuskizunean, Jokerrenaginduetara arituko diren zortzi pailazo zoro hirira helduko dira,dena hankaz gora jartzeko. Perkusioan dago oinarrituta batez ere,zenbait estilo eta erritmo joz. Ezustekoz betetako show-ak zalantzaeta nerbio dosi altuak ditu. Hori guztia pirotekniaz eta danborrenargien efektuez lagunduta.

Berrikuntzagisa, BILBOKO KALEALDIAk MiguelLlaneseuskal artista plastikoaren instalazio bat eskainiko du. Margolari,eskulturagile eta sortzaileak birziklatutako material ugarierabiltzen ditu bere artelanak egiteko: plastikoa, kortxoa, egurra,sokak eta baita han hemenka aurkitzen dituen loreak ere, objektuberriei forma emateko. Miguel Llanesen lanak Folk Art, PrimitivosModernos eta Arte Bruto joerak erakusten ditu. Artelana uztailaren2an, 3an eta 4an ikusi ahal izango da, arratsaldeko 17:00etatikaurrera, Casilda Iturrizar Parkean.

Ohikoadenez, BILBOKO KALEALDIAREN barruan programatu diren ikuskizunguztiak doakoak izango dira, Casilda Iturrizar parkeko karpa barruanegingo diren emanaldiak izan ezik. Ikuskizun horiek 3 euroko preziosinbolikoa izango dute, leku kopuruaren kontrola egin ahal izateko.Biltzen den diru guztia La Cuadri del Hospi-ra, umeen minbiziarenhumanizaziorako, sozializaziorako eta ikerketarako eta hezur-muinarendonazioaren hedapenerako guraso elkartera, bideratuko da. Sarrerak,Areatzan egongo den Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu ahalizango dira uztailaren 2tik 7ra (11:30-14:00 / 16:30-20:30) edoCasilda Iturrizar parkean bertan (17:00-21:00). Halaber, EuskalMuseoko emanaldietarako ere gonbidapena beharko da, eta Areatzandagoen Jaialdiko Informazio Bulegoan eskuratu ahal izango dauztailaren 2tik 6ra (11:30-14:00 / 16:30-20:30).