BILBAO. 'Zurrumurruen aurka, sartu aterpean' kontakizun laburren II. lehiaketa hasi da. Bilboko Udalak antolatutako txapelketa Sorkuntzazko idazketa bereizkeriaren aurka borrokatzeko tresna bihurtu da. Bilboko Udalak bilbotarren hitzaren aldeko apustua egin du pertsona migratzaileei buruzko estereotipo negatiboei eta aurreiritzi negatiboei aurre egiteko helburuz.
Lehiaketa Zurrumurruen aurkako proiektuaren barruan dago. Bilboko Udala 2013tik ari da europar estrategia hori garatzen bizilagun atzerritarrei buruzko aurreiritziei aurka egiteko. Estrategia hori Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan dago. Plan honek, bereizketaz sentsibilizatzea eta haren aurka borrokatzea du xede.
SORMENA ARRAZAKERIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKA BORROKATZEKO
“ZURRUMURRUEN aurka, sartu aterpean” kontakizun laburren II. lehiaketak beste publiko mota batzuk erakartzea eta aniztasunaren inguruan bestelako begiradak sortzea du xede, pertsona migratzaileei buruzko irudikapen berriak sortuz, topikoak apurtzeko eta aniztasuneko bizikidetzaren alde egiteko.
Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte egongo da zabalik udalaren web-orrian. Hor oinarriak jaitsi daitezke eta informazioa kontsultatu.
“Sartu aterpean” lehiaketak hizkuntza modalitate bi ditu: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Kontakizunek gehienez lau orriko luzaera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatziak izango dira. Kontakizunak originalak, argitaratu gabeak eta lehenago beste lehiaketa batean saritu gabeak izango dira.
Hizkuntza-modalitate bakoitzeko lehenengo saria 350 eurokoa da; eta bigarrena 150 eurokoa. Lan finalista guztiak jaso eta bilduko ditu liburu batek, lehiaketaren lehenengo edizioan bezala. Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetza Sailak izendatuko ditu epaimahai parekidea osatuko duten kideak; eta epaimahaiak urtea amaitu baino lehen irabazleak aukeratuko ditu.
Bizikidetza, kulturartekotasuna, dibertsitatea, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, nortasuna, errespetua eta elkarrizketaren gaiak landuko dira kontakizunetan, besteak beste, eta Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak aipatu beharko dira.