BILBO. Ikasgela gastronomiko bat zabalduko dute Erriberako Merkatuan eta ikasgelaren programazioa datorren ekainaren erdialdean hasiko da, urtebetez bigarren solairuan luzatuko diren zenbait jarduerarekin. Gaur goizean, , Alkateorde eta Mugikortasun Politika, Ingurumena, Etxebizitza eta Garapen Osasungarriko zinegotzi koordinatzailea; , Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Eskuordetua; , Bilboko Ostalaritzako Goi Eskola Teknikoko Zuzendaria (ESHBI) eta , ESHBIko sukaldaritza arduradunak prestatutako gosarian egon da, ekipamendu berria aurkezteko. Ekintza bateratuaren helburuak merkataritza eta gastronomia tradizionalak sustatzea, Merkatuaren jarduerari balio erantsia ematea eta Hiriko bizitzaren inguruan aisia eta ezagutza sortzea dira.

Sukaldaritzako sorkuntza hoberenera zuzendutako 30 metro karratuko azalera duen Ikasgela Gastronomikoa Erriberako Merkatuko bigarren solairuko 200 zenbakiko postuan dago. Aipatu behar da, Erriberako Merkatua dela, Guggenheim Museoaren ondoren, hirian gehien bisitatzen den bigarren eraikina, eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren integrazioa aukera bikaina dela, ESHBIren ezagutzan eta esperientzian dugun konpromisoan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.

Ikasgela Gastronomikoaren programazioa datorren ekainaren erdialdean hasiko da, urtebetez luzatuko diren zenbait jarduerarekin; epea amaitu ondoren lagapenak luzapena izan dezake, alde biak ados badaude. Espazio horrek, gastronomia arloko prestakuntza bila Eskolara zuzentzen diren eta profesionalak ez direnen gastronomia ikastaroen eskaria bideratzea bilatzen du. Urteak dira ESHBIk ezin duela eskaini duela zenbait urte martxan egon zen eta Eskola eremu profesionalera zuzenduta zegoelako prestakuntza eskaintzatik baztertu behar izan zen “SUKALDEAN” prestakuntza produktua.

:

  • Zaleei zuzendutako ikastaro laburrak
  • Bilbon bisitan dauden turistei zuzendutako proposamen gastronomikoak.
  • Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoak kudeatzen dituen udal merkatuetako merkatariei zuzendutako ikastaroak/aurkezpenak.
  • Eskolei, ikastetxeei, ikastolei, akademiei, euskaltegiei? zuzendutako jarduera gastronomikoa, hiru hizkuntzatan.
  • Gazteentzako ikastaroak.
  • Umeentzako tailerrak.
  • Enpresetarako tailerrak.
  • Hirugarren adinerako sukaldaritza.
  • Produktuen dastatzea.

Prentsa aurrekoaren ondoren, Igor Ozamiz ESHBIko Sukaldaritza Departamentuko arduradunak erakustaldi gastronomikoa egin du, eta hiru pintxo prestatu ditu. Jarduera horren bitartez, gune berriaren operatiba zelangoa izango den simulatuko da komunikabideen aurrean. Bertaratuek prestakuntzaren pauso guztiak ezagutuko dituzte, eta amaitzeko, irakasleak egindako erakusketa lanaren emaitza dastatuko dute. Oraingo honetan, Bizkaiko txakolinarekin maridatuko da.