Zubi batean zientzia aurkitu, urarekin edo harearekin esperimentatu eta ikusi fisikak zertan eragiten dion magiari; horra hor aurtengo “Zientzia Zoroa” programan parte hartu duten 8 eta 11 urte bitarteko umeek egin dituzten jarduera batzuk. Aurreko edizioetan legez, oso harrera ona izan dute tailerrok eta eskainitako leku guztiak bete dira. Aurten, berritasun modura, egun bakoitzean zientzia arloko gai bat landu da: superbotereak, magia eta arkitektura. “Zientzia zoroa” tailerrak Bilboko Udalak umeen aisialdirako Aste Santuko oporretan eskaintzen duen programazioaren barruan daude. Horren bidez, alde batetik, familia eta lana uztartzea bultzatzen du eta, bestetik, umeei aukera ematen die gaitasun berriak eskuratzeko.Bilboko Udalak Pazko Astean antolatutako “Zientzia Zoroa” tailerrotan 120 neskato-mutiko aritu dira. Tailer horiek Basurtuko Udaltegian egin dira. Aurreko edizioetan legez, oso harrera ona izan dute tailerrok eta eskainitako leku guztiak bete dira.Helburu nagusia da neskato-mutikoak zientziara hurbiltzea eta, horrela, umeen jakingura zientifikoa sustatzea, zientziako printzipioen bidez. Gainera, “Zientzia Zoroa” programaren bidez, alde batetik, aisia-giroan umeei aukera ematen zaie gaitasun eta jolas berriak ezagutzeko eta euren inguruko beste ume batzuekin harremanak egiteko eta, bestetik, familia eta lana uztartzen laguntzen du.Aurten lehen aldiz, zientziaren arlo bat jorratu da egun bakoitzean: superbotereak, magia eta arkitektura. Hiru gai horiek aukeratu dira zientzia eguneroko bizimoduko arlo guztietan dagoela azaltzeko, alegia, zientziak inguratuta bizi garela azaltzeko. Tailerretako hiru orduak hiru zatitan banatuko dira: esperimentuak egitea, ikuskizun bat martxan jartzea eta zientziarekin lotutako jostailu bat egitea:Esperimentatu superbotereak: neskato-mutikoek zenbait esperimentu egin dituzte, zientziaren oinarriak zeintzuk diren ikasteko, eguneroko bizimoduan ditugun arren, askotan konturatu ere ez gara egiten eta. Horren adibide dira harea eta ura. Gainera, ikuskizun zientifikoa ere izan dute.Zientzia magikoa: tailer honetan, besteak beste, ikasiko dugu fisikak eta matematikak duten lotura, nola manipulatu daitezkeen burua eta komunikazioa; urtebetetze-eguna zein den esan digute eta poltsikoko gezur-detektagailua nola egiten den ikasi dugu.Arkitektura Junior: gimnasia arkitektonikoaren bidez, arkitekturan dagoen fisika azaleratu dute, kontzeptu hauek landuta: masen oreka eta konpresio-, trakzio- eta flexio-indarrak. Ariketen taula batean arkitekturako egituren portaeran konplexuagoak diren kontzeptuak ulertu dituzte. Zubi txiki bat egin dute eskalan, gero denon artean erreproduzitzeko eta arkitekturan dagoen kimika ezagutuz ormigoia ere egin dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
