Leonardo Padura idazle kubatarra Azkuna Zentroan izango da ostegunean
Paduraren eta Salaverriren arteko solasaldiaren ondoren, "Irakurlearen Ordua" ekimena egingo da Azkuna Zentroko Auditoriumean
BILBO. Leonardo Padura (Habana, 1955) gidoilari, kazetari eta kritikari lanetan aritu da. Mario Conde detektibea protagonista duten eleberrien sail batekin lortu zuen ospea nazioartean. Kubako literaturaren egile garrantzitsuenetakoa da, eta Europan egiten ari den biran Azkuna Zentrora helduko da, gaur egungo gertaera sozialei eta kulturalei buruz dituen iritziak ikusleekin partekatzeko.
Azkuna Zentroko arduradunek jakinarazi duenez, Paduraren eta Salaverriren arteko solasaldiaren ondoren, "Irakurlearen Ordua" ekimena egingo da. Bertan, idazle kubatarrak liburuak sinatuko ditu eta bere iritzia partekatuko du bertaratutakoekin.
"La transparencia del tiempo" azken lanean, Padurak gaur egungo Kubaren kronika soziala eta literaturaren handitasuna uztartzen ditu, "istorioak denboran barrena harremanetan jartzeko, eta, horrela, egoera eta gertaera historiko asko hobeto ulertu ahal izateko". Idazlan honi esker nazioarteko saria jaso zuen idazle kubatarrak.