Síguenos en redes sociales:

13 agente berri egongo dira Bilboko udaltzaingoaren patrulletan

Bilbon 747 udaltzain daude baina uztailean 67 gehiago izango dira kaleetan patruilatzen

13 agente berri egongo dira Bilboko udaltzaingoaren patrulletan

BILBO. Agenteek egokitzapen-ikastaroa egin dute Bilboko Udaltzaingoaren Miribillako Akademian. Horretan, besteak beste, zirkulazioa (futbola, babesa manifestazioetan eta abar), ordenantzak, defentsa poliziala, tiro-praktikak, komunikazioak, Zuzenbide Penala eta larrialdietako koordinazioa landu dute. Horren ondoren, Bilboko hainbat gunetan zehar patruilatuko dute agente berriek aste honetan bertan, hala nola Abando eta Begoñako zonaldeetan.

Horrez gain, gainerako agenteak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (Arkaute) ari dira; eta uztailean udaltzain gisa patruilatzen hasiko direla aurreikusi da.

Azken hilabeteetan sartu diren udaltzainetatik gehienak gizonezkoak dira, izan ere 80tik 14 bakarrik dira emakumezko agenteak. Bilboko. Gaur egun dauden 747 udaltzainetatik ere, 58 baino ez dira emakumezkoak.

Gehitu diren agenteekin Udaltzaingoaren plantilla handitu egingo da, eta baita batez besteo adina jaitsi, izan ere gaur egun dauden agenteen batez besteko adina 48 urtekoa da.