Tranbiak zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic-Östersunds FK partidarako
BILBO. Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostegun honetan, Athletic eta Östersunds FK taldeek San Mamesen 21:05ean jokatuko duten Europa Ligako partida dela eta.
Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara hamar minutuan behin izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi izango dira 20:01ean, 20:31n eta 20:41ean. Partida bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, Atxurira eta Casillara doazen tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.
Neurketaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten baitira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du.
Bestalde, trenari dagokionez, partida hasi aurretik, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da zerbitzua. Partidaren ostean, aldiz, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean: Kukullaga-Lezama 23:30ean eta Lezama-Kukullaga 22:52an. L3 linean ere zerbitzu bereziak eskainiko dira: Matiko-Kukullaga 23:17, 23:30, 23:46 eta 00:01ean, eta Kukullaga-Matiko 23:30, 23:45, 00:00 eta 00:15ean.
Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Halaber, erabilgarri daude www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta Euskotrenen app ofiziala.
Más en Bilbao
-
Juan Mari Aburto: "Me acuerdo mucho de Gaza y Ucrania donde todos los días se vulneran los derechos humanos"
-
Aburto hace frente al calor a ritmo de aurresku: "Es un gesto de respeto"
-
El calor no frena a los fieles en su visita a la Amatxu de Begoña
-
Llenazo en la Basílica de Begoña para honrar a la Amatxu: "Seguimos con la tradición de mi abuela"