Síguenos en redes sociales:

Aldaketak zirkulazioan Guggenheim Museoko "Reflections" (islak) ikuskizuna dela eta

Zirkulazio-aldaketarik handienak Unibertsitate etorbidearen inguruan izango dira

Aldaketak zirkulazioan Guggenheim Museoko "Reflections" (islak) ikuskizuna dela etaDEIA

BILBO. Udaleko hainbat sail koordinatuta aritu dira lanean ikuskizuna normal eta modu seguruan bideratzeko.

ALDAKETAK ZIRKULAZIOAN

Lau egunean eskainiko den doako ikuskizun irekia denez, zirkulazio-aldaketak egongo dira Unibertsitate etorbidean. Etorbide hori noranzko bietan egongo da itxita zirkulaziorako, Salbe eta Agirre Anaien kaleen artean, 10:30etik 23:30era bitartean, gutxi gorabehera. Pilatzen den jendetzaren eta segurtasunaren arabera, eta Udaltzaingoaren erabakiz, ordutegi hori aldatu egin ahal izango da.

Salbe plazan, Deusturantz doazen ibilgailuak Uriortu?Zumalacarregui etorb.?Maurice Ravel etorb.? Salbe Ugasko tuneletik bideratuko dira euren jomugara iritsi daitezen. Lehenago, Ernesto Erkoreka Plazan eta Tiboli kalean gidariei informazioa emateko eta kontrolatzeko puntu bat jarriko da, norabide aldaketen berri emateko.

Agirre Anaien kaletik Udaletxerantz doazen ibilgailuak, berriz, Salbe Ugasko tuneletik bideratuko dira.

Aldaketok eragina izango dute bidegorrian ere eta, batik bat kanpoko aparkalekuan, kendu egingo baita Unibertsitate etorbideko tarte berean. Garajeetako sarrera-irteerak ere itxita egongo dira.

Era berean, Bilbobusen zenbait lineatan ere aldaketak egingo dira ohiko ibilbide eta geralekuetan, etenaldiak gertatzen diren bitartean.

Aldaketa guzti horiei buruzko informazioa garaiz emango da informazio-panelen bidez eta markesinetan bertan. Zehaztasun gehiagorako: www.bilbao.eus/bilbobus eta 010 telefonoa (944 010 010 Bilbotik kanpo deituz gero).

Bilboko Udalak norbere autoa ez erabiltzea gomendatzen du, eta ikuskizunera doazenei, berriz, garraio publikoa erabiltzea.

OINEZKOENTZAKO SARBIDEAK

Bestalde, antolatzaileen arabera, ikuskizuna ondoen ikusteko lekua Unibertsitate pasealekua da, batez ere Salbeko zubiaren eta Pedro Arrupe zubiaren artean, aurrez aurre ikusten eta ezin hobeto entzuten delako handik. Itsasadarrera ematen duen museoaren fatxada osorik ikusten den leku altuak ere bikainak dira ikuskizuna jarraitzeko.

Segurtasunaren arloko arrazoiak direla-eta, 19:30etatik 22:30etara bitartean, gutxi gorabehera, Salbeko zubia itxi egingo da oinezkoentzat museotik hurbilen dagoen espaloitik; bertan errafiak ipiniko dira, ekitaldia ikustea eragozteko. Ibilgailuek etengabe zirkulatu ahal izango dute Salbeko zubian zehar. Alabaina, museotik hurbilen dagoen espaloian errafiak ipintzeak ikuskizuna errepidetik ikustea eragotziko du, ibilgailuak zubiaren erdian geratu ez daitezen. Guggenheimetik hurbilen dagoen Salbeko Zubiko igogailua eta bi aldeetako eskailerak ere itxita egongo dira.

Oinezkoentzat itxita egongo dira Pedro Arrupe zubia eta museoaren aurreko itsasadarraren gaineko zubia (armiarma dagoen lekua), emankizunaren parte dira eta.

Hala berean, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat ere espazio bi egongo dira: bata Salbeko zubiaren ondoan eta, bestea, Pedro Arrupe zubiaren alboan, Unibertsitate etorbidean biak ala biak (aforoa mugatua denez, kontuan hartzeko gomendatzen da).

SEGURTASUNA

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-operatibo berezia antolatu eta koordinatu dute elkarrekin ikuskizunaren inguruetan. Uniformedun patruilak eta kaleko jantzita dihardutenak arduratuko dira museoaren inguruko segurtasunaz, jende asko pilatu daiteke eta. Inguruko zirkulazio-etenak Udaltzaingoak erregulatuko ditu.

Horretarako, Udalak ikuskizunera doazen pertsona guztien lankidetza eskatzen du eta Meseoko segurtasuneko langileen, udaltzainen eta ertzainen jarraibideak betetzeko eskatzen die.

Beharrezko segurtasun-neurriez gain, Gurutze Gorriaren postu bat egongo da gune hesituaren erdian, anbulantzia 2, bat Campo Volatinen mutur bakoitzean eta uretako salbamenduko 3 ontzi ikuskizunaren inguruetan, itsasadarraren aldeko segurtasuna ziurtatzeko.