Mercabilbaok 1.413 tona kudeatu ditu Bizkaiko elikagaien bankurako 2016an
Banaketa guneko 31 handizkarik 418.700 kg eman dituzte, frutak eta barazkiak, batez ere
BILBAO. Alde batetik, Mercabilbaoko 31 enpresa handizkarik indartu egin dute Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin duten konpromisoa, eta 418.700 kilo eman dituzte, hau da, 2016an hornidura merkatuak kudeatu duen kopuru osoaren %29,62. Gainerako elikagaiak Estatu osoko elikadura-kooperatibetatik datoz. Kooperatiba horiek banaketa gunera bidaltzen dituzte euren soberakinak, eta hemendik Elikagaien Bankuari ematen zaizkio.
Bizkaiko Elikagaien Bankua 4.012.308 kilorekin aritu da lanean 2016an. Hori dela eta, Mercabilbaotik kudeatutako kopurua, beharra duten pertsonei entregatutako elikagaien %35,2a izan da.
Elikagaien Bankuak, boluntarioengan oinarritutako irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta beraien helburua elikadura soberakinak berreskuratzea eta horien beharra dutenen artean banatzea da, botatzea edo era desegokian erabiltzea saihestuz.
Más en Bilbao
-
El Ayuntamiento de Bilbao "duda" de que haya amianto en la cubierta de Grandes Molinos
-
El inventario de viviendas vacías en Bilbao se actualizará el primer trimestre de 2026
-
Bilbao no puede cobrar a las operadoras de telefonía móvil por ocupación del espacio público sin cambios en la normativa foral
-
Los ahorros permitirán a Bilbao abordar las inversiones "ingentes" previstas en los próximos años