Síguenos en redes sociales:

Japoniako ordezkaritza batek Mercabilbaoko instalazioak bisitatu ditu

Ordezkaritzaren interes nagusia arrain, fruta eta barazki postuak eta hornidura merkatuaren kudeaketa eredua ezagutzea izan da

Japoniako ordezkaritza batek Mercabilbaoko instalazioak bisitatu ditu

BILBO. Ordezkaritzako kideak Yutaka Yokoyama Niigatako turismo arduraduna, Hima Furuta Japonia kanpoan sustatzeko erakundeko kidea, Niigatako jatetxe garrantzitsuenetako bateko jabea den Takahashi jauna, Japoniako sukaldaritzaren promesa gaztea den Shimbo jauna eta Japoniako telebistako kamerari bat izan dira.

Bisita, Niigatako profesional talde hori, Peace Kitchen Niigata elkartearekin batera, duela urtebete ingurutik SlowFood Bilbao-Bizkaiaren eskutik egiten ari den lanaren barruan sartzen da. Lan hori hainbat alorretan ari da gauzatzen, gastronomian eta Lurraldeko turismo gastronomikoan batez ere, ezagutzak, esperientziak eta proiektuak trukatuz.

Testuinguru horretan, Mercabilbaoko instalazioetan izan duten egonaldian, Japoniako ordezkaritzako bost kideek interes handia erakutsi dute arrain, barazki eta fruta postuak eta salmenta zuzenean ezagutzeko eta merkatuaren kudeaketa ereduaren berri jasotzeko.

Bizkaira egindako bisitaren barruan, SlowFood Bilbao-Bizkaiako kide diren zenbait ekoizle ere bisitatu dituzte, eta baita Bilboko eta Bizkaiko hainbat sukaldari ere, SlowFooden Km0 kontzeptua zelan lantzen duten ikasteko.

Horrez gain, Bizkaian egindako egonaldiari amaiera bikaina emateko, zenbait merkatu bisitatuko dituzte, Erriberakoa edo Areatzako aterpeetakoa, adibidez; eta baita pintxoz betetako tabernak dituzten Bilboko kale ezagunenak ere.