BILBAO. Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori eta ez zaie aplikatuko eguneko lokalei eta terrazei.
Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan zein Bilborako interes turistikotzat jotako egunetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.
Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, “eguneko lokalei”, terrazei, kanpoko kontsumokoei eta osagarriei izan ezik, bestelako ordutegia dute-eta:
- Aratusteetan, otsailaren 23tik 28ra bitartean.
- Aste Santuan, apirilaren 13tik 17ra bitartean.
- El SOL jaialdia, ekainaren 2an eta 3an.
- Gau Zurian, ekainaren 17an.
- Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 6an, 7an eta 8an.
- Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 27ra (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).
- BIME jaialdian, urriaren 21ean.
- HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.
- Gabonen aurreko aldian, abenduaren 1etik 9ra bitartean.
- Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.