"Que Dios nos perdone" filma emango dute igandean Bilboko Azkuna Zentroan
Saioan Javier Pereira egongo da, filman serieko hiltzaile baten rola egiten duen aktorea
BILBO. Zentro bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, filma proiekzioa 19:00etan hasiko da eta auditoriumean izango da. Ondoren, hitzaldia izango da, eta bertan, ikus-entzuleek zuzenean aditu ahal izango dituzte filmaketan izandako pasadizoak eta bitxikeriak eta Javier Pereirak thriller honetako psikopataren rola egiteko izan zuen aldaketa fisikoaren berri.
Esan bezala, proiekzioa 19:00etan hasiko da, Azkuna Zentroaren auditoriumean. Sarrera dohainik izango da, aretoko eserleku guztiak bete arte.