Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira ostegunean Athletic-Bartzelona partida dela eta
21:15etik aurrera San Mamesen jokatuko duten Kopako partida dela eta
BILBO. Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostegunean, urtarrilaren 5ean, Athleticek eta Bartzelonak 21:15etik aurrera San Mamesen jokatuko duten Kopako partida dela eta.
Halaber, Errege magoen desfilea igaroko denez, tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga eta Pio Baroja artean 17:30etik 20:30era, eta horrek eragina izango du Atxurira trenez heltzen diren eta San Mamesera joan nahi duten erabiltzaileengan. Denbora tarte horretan 15 minutuz behin baino ez da tranbiarik egongo Atxuri eta Arriaga artean.
Bestalde, Pio Baroja eta Casilla artean asteguneko ohiko zerbitzua eskainiko da, Pio Barojatik Ospitalerantz 20:41ean eta 20:51n irtengo diren bi zerbitzu berezirekin. Neurketa bukatuta irteera modu egokian egiteko, 23:00etatik 23:20era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean, eta mozketa bukatuta, ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.
Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten baitira. Unitate horiek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.
Tranbiara sartzea errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, edo, bestela, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea kontsultatu.
Más en Bilbao
-
El primer premio de la lotería deja casi medio millón de euros en Bizkaia
-
Estos han sido los mejores memes que nos ha dejado el fin del culebrón Nico Williams
-
Regresa el 'tocomocho' a Bilbao: miles de euros estafados a personas mayores
-
Las Reliquias de Martioda recalan en el Museo Arqueológico de Bilbao