Jardueren aniztasunari esker, hainbat diziplina artistikoren eta kulturalen inguruko esperientziak bizi daitezke, gaur egungo moduan. Bosgarren edizio hau, Obra social “la Caixa” eta Grupo Urbegiko laguntzarekin antolatuta, “Hitza”-ren inguruan ospatuko da elementu grafiko, artistiko, literario eta emozional moduan, pertsonen bizi-esperientziari lotuta. Hori guztia, antzerki, arkitektura, musika, ikus-entzunezko eta beste hizkuntza-hitzen bidez, gure eguneko hitzak osatua.

Gabonak Artek ikaskuntza aktiboa sustatzen du, sexistak ez diren balioak, eta elkarlana, errespetua eta desberdintasunarekiko tolerantzia bezalako balioak igortzeko haurtzarotik, sormen artistikora hurbilduz.

Jarduerak honako hauek dira:

Ipuin txikien uhartea. 0tik 3 urtera bitarteko neska mutikoei zuzendutako espazio ludiko hezigarria.

Zaraten eta soinuen liburutegia. Abenduaren 28, 29 eta 30an eta urtarrilaren 2 eta 3an izango da. Hiru saio egingo dira egun bakoitzeko: 12:30, 17:30 eta 19:00etan. 6 urtetik gorakoentzat eta helduentzat zuzenduta dago eta 3 euroko kostua izango du (2 euro AZ txartelarekin).

‘Moby Dick’ 6 urtetik gorako mota guztietako ikusleentzat sortutako ikuskizuna da; literatura unibertsaleko maisulan horren handitasuna begiztatzea izan da haren asmo bakarra.

Sirenita. Urtarrilaren 3an izango da 12:30etan eta 18:30etan (50´) 4 urtetik gorako umeentzat. 6 euroko prezioa izango du helduentzat (5 euro AZ txartelarekin) eta 4 euro umeentzat (3 euro AZ txartelarekin).

La palabra-Hitza. ‘La palabra-Hitza’ laborategian letrak eraikitzen dira hitzak osatzeko; eta, era berean, hitz horiek esaldiak osatuko dituzte. Eraikitzeko materialekin eta jarraibideekin, parte-hartzaileek euren hizkiak eraiki eta pertsonalizatuko dituzte. Ondoren, Atarian kokatutako ‘Milorria’ egituran kokatuko dituzte. Egitura horretako lauki bakoitzak letra bat izango du, eta hizki guztiak mugitu ahal izango dira sarearen barruan, hitzak eta esaldiak osatuz. Abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an 12:00etatik 14:00etara izango da, baita 18:00etatik 20:00etara (30’) 8 urtetik gorako umeentzat sarrera librearekin.

Irrati-tailerra,bi egunetan zehar, eta hiru ordu eguneko, irratiko albistegietan esperientzia duten kazetariek irakatsita.Abenduaren 29 eta 30ean (euskeraz) eta urtarrilaren 3 eta 4an (gazteleraz) izango da. 10:00etatik 14:00etara 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Euskal Kazetarien Elkarteak antolatu du (AVP-EKE) eta 20 euroko kostua izango du (15 euro AZ txartelarekin).

‘Stradivarias’ errezitaldiak entzule guztiengana hurbiltzen du herri-musika eta musika klasikoa, baita txikienengana ere; kontzertu soil bat dena trebetasun-lehiaketa bilakatzen da, eta emozioa eta barrea badira bertan. Harrapatu, harritu, emozionatu eta dardara eragiten duen errezitaldi ahaztezina da. Abenduaren 30ean izango da 18:30etan (90’) publiko guztientzat. Helduentzat 10 euroko kostua izango du (8 euro AZ txartelarekin) eta 7 euro umeentzat (5 euro AZ txartelarekin).

Plisti-Plasta. Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute formak eta panpinak bertan mugitzeko.

Bi saio egongo dira 12:30etan eta 18:30etan (35’). 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzenduta. Helduentzat 6 euroko prezioa du (5 euro AZ txartelarekin) eta 4 euro umeentzat (3 euro AZ txartelarekin).

Halaber, programak ‘Txikimusika’ familientzako pop musikako jarduera bat antolatu zuen haurrei pop musika hurbiltzeko asmoz.

Uhartearen Altxorra. Gabonak Arte erakusketa berritzaile hau hartuko du euskarazko haurrentzako literaturari buruz otsailaren 28ra arte. Erakusketaren edukiak paneletan, ikusentzunezkoetan eta tailerretan erakutsiko da eta ibilbide bat egingo du euskarazko haur eta gazte literaturan barna, ilustrazioen, pertsonaien, gaien eta garaien bidez.

'Uhartearen Altxorra' erakusketari bisita gidatuak. Gabonak Arte programaren barne, bisita gidatuak antolatu dira erakusketa ikusteko