Síguenos en redes sociales:

Bilboko Berreginen Museoak minbizia duten haurrei laguntzeko jaialdi solidarioa egingo du

Sarrerak 10 euro balio du eta lortutako irabaziak Juegaterapia Fundazioari emango zaizkio

Bilboko Berreginen Museoak minbizia duten haurrei laguntzeko jaialdi solidarioa egingo duOskar Martínez

BILBO. Bilboko Artelan Berreginen Museoak jaialdi solidarioa antolatuko du abenduaren 30ean minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz, eta zuzeneko musika, 'chillout' gunea atseden hartzeko eta sushia dastatzeko aukera izango dira, besteak beste. Sarrerak 10 euro balio du eta lortutako irabaziak Juegaterapia Fundazioari emango zaizkio, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

"Gozatzeko eta gozarazteko" plana izango dela nabarmendu dute Bilboko museotik. Jaialdia arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko da, "minbiziaren aurka borrokan ari diren txikiei irribarrea ateratzeko".

Esan bezala, sarrerak 10 euro balio du eta bildutako dirua Juegaterapia Fundazioari (www.juegaterapia.org) emango zaio. Elkarte horrek onkologia guneetan ingresatuta dauden umeek jasan behar duten prozesu zaila errazagoa izateko lan egiten du egunero.

Horrela, abenduaren 30ekoa jai giroz betetako ekitaldia izango da. Hasteko, 20:00etan, Residence Irish Band taldeak folk soinuak eskainiko ditu, eta ondoren, 21:30ean, El Hombre del Tiempo musika taldearen kontzertua izango da. Kontzertuak amaitu ondoren, 23:00etan, DJ bat ariko da San Frantzisko auzoko Arias tabernan.

Gainera, jaialdira bertaratutakoek Berreginen Museoko beheko solairuan izango den 'chillout' guneaz gozatzeko aukera izango dute (kanpoko terrazan, eguraldi ona izanez gero), garagardo bat hartu edo sushia zein enpanada argentinarrak jaten dituzte bitartean.