Bilboko Berreginen Museoak 125 plaza eskainiko ditu marrazketa eta pintura ikastaroetan
BILBO. Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskainiko du aurten ere, 2015-2016 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin. Ikasturteko hirugarren hiruhilekoan eskainiko dituen 125 plazetarako matrikulak martxoaren 8tik 15era bitartean egin daitezke berriztu nahi badira, eta martxoaren 15tik apirilaren 1ra berriak egiteko bada.
Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira. Era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira, besteak beste, marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, edota beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte eskolak) sarrera probak prestatzea.
Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta apirilaren 5etik ekainaren 24ra eskainiko dira. Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira: astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 17:50era; asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 17:50era; eta astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara.
Matrikularen prezioa 95 eurokoa da, eta pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65 eurokoa. Matrikulak Berreginen Museoan bertan (San Frantzisko 14, Bilbo) egin daitezke (asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara).
Más en Bilbao
-
Un acertante de La Primitiva que validó su boleto en Bilbao gana 1,1 millones de euros
-
Bajo la mirada del reloj de la Plaza Nueva: la historia del primer hotel con estrella Michelin de Bilbao
-
El ambiente festivo de la calle corona a Zetak en su segundo concierto en San Mamés
-
Bilbao pone a prueba su red de refugios climáticos ante una ola de calor histórica