Zabalik dago gazteentzako Harrapazank programan izena emateko epea
Sormena eta euskara bultzatu gura ditu 9tik 18 urtera bitarteko gazteen artean
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Topagunearekin (Euskara Elkarteen Federazioa) batera, abian jarri du aurten ere gazteentzako Harrapazank programa. Euren talentua eta sormena erakutsi gura duten 9tik 18 urtera bitarteko gazteek otsailaren 5era arteko epea dute izena emateko www.harrapazank.com web orriaren bidez. Web horretan fitxak bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi beharko dute.
Harrapazank Eszena atalak kategoria bi ditu: Harrapazank Junior, 9-13 urteko gazteentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18 urtekoentzat. Castinga egingo da kategoria bietan, antzerkian, musikan, dantzan, monologoetan, txiste-kontatzen, bertsotan eta abarretan gazteek euren talentua erakutsi dezaten. Castingaren ostean, kategoria bakoitzean 10 talde aukeratuko dira apirilean egingo diren azken galetan erakutsi ditzaten euren trebeziak. 500 euroko sari bi egongo dira kategoria eta gala bakoitzeko.
Bestalde, argazkigintzako, bertso-rapeko, bitxiak diseinatzeko, Dj aritzeko, grafitiko, zirkuko edo Smartphonaren bidez bideoak egiten ikasteko tailerrak egingo dira 11-18 urteko gazteei zuzendutako Sortuzank programaren barruan.
Programa horietan parte hartzeko izena eman behar da www.harrapazank.com web orriaren bidez otsailaren 5a (barikua) baino lehenago.
Más en Bilbao
-
Miribilla celebra una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una novela para ayudar a los vecinos de Bilbao en riesgo de exclusión social
-
Miribilla acoge una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una pastelería de Bilbao celebra la final de la Europa League con pasteles del Manchester United y del Tottenham