Aitor Urquiza (Iruñea, 1987) eta Xabier Olazabal (Iruñea, 1989) bi musikari gazte dira. Gazte izanagatik ere ongi ikasiak daude eta hori erakutsiko dute beraien kontzertuan. Txistu eta akordeoiaren bitartez Piazzolla edo Cunningham bezalako konpositore ezagunenen lanak joko dituzte baina beste alde batetik Euskal musika ere erakusgai izando dute Kepa Junkera, Aitor Furundarena, Eusebio Basurco eta Hilario Extremiana bezalako konpositoreen obrak joaz. Bi ardatz hauekin, kontzertu berezi bezain interesgarria prestatu dute.
Txistuko ikasketa musikalak Burlatako “Hilarión Eslava” musika-eskolan hasi zituen Aitor Urquizak, Edurne Kampion-en eskutik. Erdi-mailako ikasketak egin zituen Iruñeako “Pablo Sarasate” Kontserbatorioan, Raúl Madinabeitia eta Garaine Jorajuria irakasleekin. Gero, txistuko goi-maila egin zuen zentro berean, Alfonso Iturria eta Raúl Madinabeitiaren eskutik; ohorezko matrikula eta karrera amaierako saria lortu zituen. Gaur egun konposizioko azken mailan dago Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan.
Xabier Olazabalek akordeoiko ikasketak bertako Joaquín Maya Musika Eskolan hasi zituen, Iagoba Bilbaoren eskutik. Gero, Gradu Profesionala bukatu zuen Salbador Parada-ren aholkuekin eta Gradu Profesionaleko Amaierako saria lortu zuen.
Akordeoiko karrera bukatu zuen 2008an Zaragozako CSMAn, Ángel Luis Castañoren zuzendaritzapean. Gainera, txistuko karrera egiten ari da Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, Raúl Madinabeitia irakasle delarik, eta Pedagogia Musikalaren karrera egiten du zentro berean, Laura Moreno eta Laly Gorbe-ren eskutik. 2010ean, Orensen egindako akordeoiko Lehiaketa Nazionalean, Nacional Xacobeo kategoriako lehen postua eta senior kategoriako bigarren postua lortu zituen.
2012an lehiaketa horretako irabazlea izan zen senior kategorian. Gaur egun, bere prestakuntza pedagogikoarekin jarraitzen du Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean, bertan egiten baitu Bigarren Hezkuntzako Masterra.