BILBO. Horrela, ohi bezala, Gabon zahar egunean Bilbobus zerbitzuko azken autobusak 20:30ean abiatuko dira hasierako geltokietatik, eta gauean, 01:00etatik aurrera, Gautxori gaueko autobus lineak funtzionatzen hasiko dira. Urte berri eguneko lehen zerbitzuak 09:00etan hasiko dira.
Ibilbideak, ordutegiak, bestelako gorabeherak eta Gautxoriarekin lotutako informazio erabilgarri guztia web orri hauetan kontsultatu daiteke: www.bilbao.eus/bilbobus eta www.gautxori.biz. Horrez gain, Twitter eta Facebook gizarte sareetara sarbidea eskaintzen dute, eta horietatik erabiltzaileek informazioa eguneko 24 orduetan kontsultatu dezakete.