Síguenos en redes sociales:

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatuko da

Merkantzien garraioa behar bezala egiten dela kontrolatuko da

BILBO. Bilboko Udaltzaingoak merkantzien garraioa kontrolatzeko eta zaintzeko urteko bosgarren kanpaina jarriko du abian astelehenetik igandera bitartean. Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren baitan dago.

Kanpainak bi helburu ditu. Alde batetik, Trafikoari buruzko Legea dela-eta gidariak gidatzen duen ibilgailurako behar den baimena duela, asegurua indarrean duela eta ibilgailuak baldintza tekniko egokiak betetzen dituela (IAT eginda, zama behar bezala jarrita, argiak ondo erregulatuta eta pneumatikoak egoera onean) egiaztatuko dute udaltzainek.

Beste alde batetik, merkantzien garraioan dabiltzan ibilgailuak kontrolatzeko eta zaintzeko, udaltzainek Garraioa Antolatzeko Arautegian ezarritakoa betearaziko dute. Hiru ezaugarri dira ziurtatu beharrekoak: garraioan jarduteko baimena, gidatutako denborak eta atsedenerako denborak, takografoan jasota daudenak; gidariaren gaitasun profesionala; eta merkantziaren garraiorako baldintzak betetzen direla, salgai galkorrei, izoztuei eta beste batzuei dagokienez.

Joan den urrian egindako aurreko kanpainan, Bilboko Udaltzaingoak bost kontrol egin zituen merkantzien garraioan ari diren ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko. Guztira 93 ibilgailu kontrolatu zituen, eta bi salaketa jarri.