Pintxo Beganoaren Festa ospatuko da igandean lehen aldiz Somera kalean
Hamabi ostalarik animalia-ustiapenik gabeko pintxo dastaketa zoragarria prestatuko dute
Horrerarako, Somera kaleko 12 ostalarik animalia-ustiapenik gabeko pintxo dastaketa zoragarria prestatuko dute. Alde batetik, dastatzaileok bozkatu ahal izango duzue zein den goxoena, eta bestetik, pintxorik onena prestatzen duen taberna saritua izango da.
Bozkaketa Piztiak Konpartsa animalistak Someraren erdigunean ipiniko duen informazio-mahaian gauzatuko da; hementxe ere dastatzaikeok Konpartsak antolatutako zozketa batean parte hartzeko aukera izango duzue.
Ekimen honetan parte hartzen duten tabernak honako hauek dira:
Pub K2, Bikandi Jatetxea, Jaunak Jatetxea, Tirauki Taberna, Gure Etxea taberna, Jonen Etxea Taberna, Motrikés taberna, Nekane Taberna, La Mejillonera, Madariaga Taberna, Urkia Taberna eta Pepe Mujika Taberna.
Gora Somera kultura elkarteak eta Piztiak Konpartsa animalistak sustatutako ekimena duzue hau, eta honen helburua gure elikadura-ohiturek kasu askotan hiltegietan milioika animaliak torturatzea eta erailtzea eragiten dutela erakustea da; elikadura-ohitura hauek erakuts diezagukena da, bestalde, bidegabekeria hauetan partehartzea ez dela beharrezkoa.