BILBAO. Pantailak Bilboko elikagaien merkatuaren sarreretan egongo dira: bi Erribera kaleko sarrera nagusian egongo dira, bat San Anton aldean eta beste bat Mesedeetako kaletik dagoen sarbidean.
Pantaila horien helburu nagusia merkatuko bezeroei eta bisitariei informazioa ematea da: irekiera eta itxiera ordutegiak, ohikoak eta bereziak (Gabonetan, Aste Santuan, jaietan eta abar); merkatuan egingo diren ekitaldiak; elikadura kanpainak; merkatuko promozioak; merkatuak eskaintzen dituen zerbitzuak, erosketak etxera eramatea, batez ere; eta intereseko informazio orokorra.
Hala ere, Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, pixkanaka monitoreetan eduki gehiago sartzea aurreikusi da, Merkatarien Elkartearen laguntzari esker.