GASTEIZ. Baskoniak Chase Budinger 28 urteko eskolta estatubatuarra fitxatu du denboraldi honetarako. Brooklyn Nets NBAko taldearekin aurredenboraldia egin ondoren, jokalari estatubatuarrak Sito Alonsok zuzentzen duen taldea indartuko du.
Chase Budinger eskolta moduan aritzen da eta, orain arte, NBAko Houston Rockets, Minnesota Timberwolves, Indiana Pacers eta Phoenix Suns taldeetan jokatu du.
Guztira, 407 partida jokatu ditu NBAn, eta 7,9 puntu eta 3 erreboteko batez bestekoak lortu ditu. Bere denboraldirik onena 2010-2011 izan zen, Houston Rockets taldean, 78 partidatan 9,8 puntuko eta 3,6 erreboteko batez bestekoak eginez.