"Euren eskubideak jokoan" kanpaina

2.168 jostailu berri falta dira Gurutze Gorriaren erronka solidarioa lortzeko

Jostailu berrien truke emakumeen Iberdrola Ligako Athletic Club-FC Barcelona partidurako sarrerak oparitzen dira

28.12.2019 | 16:37
"Euren eskubideak jokoan" kanpainaren aurkezpena.

Bilbo. Abenduaren hasieran kanpaina hasi zenetik bultzatu diren jarduera ugariei azken bultzada emateko, Athletic Club taldeak eta Athletic Fundazioak, datorren igandean, urtarrilaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, San Mamesen jokatuko den emakumeen Iberdrola Ligako Athletic Club-FC Barcelona partidurako sarrerak oparitzen jarraitzen dute. Kanpainarako emandako jostailu berri bakoitzarengatik, San Mamesen jokatuko den emakumeen futbol partidu horretarako sarrera bat oparituko da. Orain arte 3.832 jostailu jaso dira umeentzat eta, ondorioz, beste 2.168 jostailu behar dira. Jasotzen diren jostailuak, euren egoera ekonomikoa dela eta, seme-alabei datozen Gabonetan oparirik erosi ezin dieten familiei emango zaizkie. Horrez gain, abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 14:15era, Gazteriaren Gurutze Gorriko boluntarioek sentsibilizazioari eta hezkuntza arloko jolasari buruzko tailerrak egingo dituzte BECen egingo den UGPan,UmeenGabonetako Parkean.Bilketa puntuakJostailuak biltzeko puntu guztiak, ordutegiak eta kanpainari buruzko informazioa www.cruzrojabizkaia.org/jugueteshelbidean kontsulta daitezke. Puntu horietako gehienetan Erakundearen oinarri nagusia diren boluntarioek eskainiko dute arreta. Jostailuak biltzeko kanpainan jostailu berriak, ez belikoak, ez sexistak eta, ahal izanez gero, hezkuntzari lagunduko diotenak baino ezin izango dira eman, txikienen artean ikasketa eta bizikidetza sustatuko duten hezkuntza printzipioak eta balioak bultzatzeko. Jasoko den jostailua berria izango da, izan ere, jostailuen segurtasunari buruzko araudi europarrak produktuaren kalitatea bermatu ahal izatea eskatzen baitu, eta hori ezin daiteke bermatu jada erabilita daudenjostailuen kasuan. Beste alde batetik, Gurutze Gorriaren ustez, ume guztiek jostailu berria merezi dute, bereizketa barik, duintasun eta desio berberekin.

Prestatutako bilketa puntuetan jostailuak entregatzeaz gain,Gurutze Gorriaren webgunean ekarpenak eginezere parte hartu ahal izango da kanpainan, 900 104 971 telefono zenbakiaren bitartez eta SMSak bidaliz JUGUETE hitzarekin 38088 (3€) zenbakira. Horrela lortutako diru guztia, gizarte egoera zailean dauden familietako umeei jostailuak erostera bideratuko da oso-osorik. Ekimena gauzatzeko ezinbestekoak dira jostailuak biltzeko puntu gisa funtzionatzen duten, euren langileen artean jostailuak jasotzen dituzten, edo jostailuak ematen dituzten erakunde askoren laguntza eta partaidetza. Erakunde laguntzaileak hauek dira: Bilboko Udala, Athletic Cub, RETAbet Bilbao Basket, Lointek Gernika,BEC, Iberdrola, El Corte Inglés, Eroski, IKEA, Banco Santander, Mutualia, EDP, Toysrus, Juguettos, Decathlon, Gatikako Udala, Mungiako Udala, Zallako Udala, Carrefour, Tecuni, Enekuri Motor, Petronor, Elkar, Erriberako Merkatua, Bilblock, Legión 501, Actívate FM, Boluetako Erretiratuen Elkartea, Haurtxo polita Etxebarri haur eskola, Itziar jostailu-denda, Intomar liburu-denda, Gaursa, Vailiant Group, Miele, Onda Cero, Trueba Ikastetxea, Mesa, Orkos Moto taldea, Vizcaya Ikastetxea eta Lizeo Frantsesa