Euskadiko hainbat herritatik etorritako erraldoiek, Bizkaiko Gaiteroak taldearekin batera, agur koloretsua emango diote Aste Nagusiari igandean, abuztuaren 24an. 10:30etik aurrera ospatuko den ohiko Erraldoien Elkarretaratzeak XXXIV. edizioa beteko du aurten. Jaialdiaren amaierako hitzordu honek erraldoiak Plaza Biribiletik abiatuta Areatzaraino eramango ditu, musikaz eta giro herrikoiz lagunduta.

Abuztuaren 24an, igandean, 10:30etik aurrera, Plaza Biribilan hasiko da animazioa. Bertan bilduko dira Euskadiko hainbat lekutatik etorritako Erraldioak. Aurten Elkarretaratzean parte hartuko duten Erraldoien konpartsak honako hauek izango dira: Ondalan eta Ondalan Txiki, Mamutxak, Konpartsa Txikiena (Deusto), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Santutxu), Urduñako Erraldoien Konpartsa, Topelore Erraldoien Konpartsa (Donostia), Sukila Elkartea (Kanbo), Noaingo Erraldoien Konpartsa (Noain), Baigorriko Erraldoien Konpartsa (Baigorri) eta Amurrioko Erraldoien Konpartsa (Amurrio).

Bizkaiko Gaiteroak taldearen musika erritmora, pertsonaia ospetsuak kalejiran abiatuko dira eta 13:00ak aldera helduko dira Areatzara, eguna alaituz, batez ere txikienentzat eta haien familientzat.

Aste Nagusia dela eta, Uriko kaleetan zehar Erraldoiek egingo duten azkenengo ibilbidea izango da hori. Nolanahi ere, jaietako bederatzi egunotan haien presentziaz gozatzeko aukerarik izan ez dutenek oraindik bisitatu dezakete “Bilboko Erraldoiak” erakusketaMariaren Bihotza plazako Aztarnategian izango da ikusgai, irailaren 14ra arte.

Era berean, abuztuaren 23ra arte, Erraldoiak eta Buruhandiak goizero ibiliko dira Bilboko kaleetan zehar, 11:00etatik aurrera. Kalejira Pasio Irudien Museotik abiatzen da, eta egunero ibilbide desberdina egiten du. Ibilbide hori, bi ordukoa, Bilbao Aste Nagusia 2025 aplikazio ofizialearekin jarraitu daiteke zuzenean.

Bilboko Udal Txistulari Bandak hartuko die lekukoa Plaza Barrian, 13:00etatik aurrera, jaietako ospakizunen azkenengo goiz horretan. Euskadiko hainbat txokotatik heldutako txistulariekin batera, haien tradizionaleko Txistularien Alarde Handia eskainiko dute, Txaber Fernández zuzendariarekin.