Musika-Música jaialdiak 700 interprete gazte baino gehiagoren partaidetza izan du
Gainera, Kantamundi programaren edizio berri bat izan da
Musika klasikoa berriro Bilbon entzun da asteburu honetan “Irudiak” izenburupean ospatu den MUSIKA-MÚSICA jaialdiaren 23. edizioa dela eta. Honela, Jaialdiak Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioaren, Gijon-eko Musika eta Dantzaren Kontserbatorio Profesionalaren, Madrilgo Teresa Berganza Kontserbatorio Profesnionalaren, Segovia-ko Musika Kontserbatorio Profesionalaren, Pontevedra-ko Manuel Quiroga Kontserbatorio Profesionalaren, Ponferrada-ko Cristóbal Halffter Musika Kontserbatorioaren eta Coruña-ko Goi-mailako Musika Kontserbatorioaren kontzertuak jaso ditu.
Aurreko edizioetan bezala, gazteen presentzia nabarmena izan du Jaialdiak, Euskalduna Jauregiko ‘Kiosko”-an jo duten 700 interprete gazteen partaidetzarekin. Gainera, Kantamundi programaren edizio berri bat izan da, Musika-Música Jaialdiak Bilboko Koral Elkartearekin 2022an martxan jarri zuen proiektua. Honek, Hiribilduko eskolen arteko koro-sare bat sortzea du helburu, Ikasleen gaitasun kognitiboak, afektiboak eta sortzaileak sustatuko dituzten kulturarteko sistemak sortzearen aldeko apustua eginda. Interprete eta konpositore profesionalek programa hau laguntzen dute.
Gaurko egunean zehar, Burgos-eko Rafael Frühbech Musika Kontserbatorio Profesionalaren, Ávila-ko Luis de Victoria Musika Kontserbatorio Profesionalaren, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolaren, Bilboko Koral Elkartearen Musika-Irakaskuntzaren Zentroaren, Musikene Euskal Herriko Goi-mailako Musikaren Zentroaren, EHU Orkestra Sinfonikoaren eta Barakaldoko Udal Kontserbatorio Profesionalaren kontzertuak izan dira itxiera jardunaldian.
Temas
Más en Albisteak
-
Tokiko saltokietan eskola materiala erosteko dirulaguntzak abiaraziko ditu Galdakaok
-
Amorebieta-Etxanok zabor-tasa berria irailean igorritako fakturan aplikatuko du lehen aldiz
-
15.000 euro genero berdintasuna eta indarkeria matxistaren prebentzioa sustatzeko
-
20 ikastaro eskainiko ditu aurten Durangoko Jabekuntza Eskolak