Bilbok dena prest du Inauterietako asteburu handirako
Programa bete-betea eskainiko du guztientzako moduko jarduerekin eta dibertsioa nagusi dela, uriko hainbat gunetan.
Bilbok dena prest du Inauterietako asteburu handirako, otsailak 8, hasiko dena eta programa bete-betea eskainiko duena. Goizean goizetik, txikienek jaia irekiko dute ikastetxeen desfile tradizionalean, Albia Lorategiak, Kale Nagusia eta Areatza zeharkatuko dituena, Plaza Barrira iritsi arte. Bertan, gozatzeko aukera izango dute, txokolatada handi batekin eta “Pirata Festa” ikuskizuna musikalarekin. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Farolin eta Zarambolasen atxiloketaren kalejira hasiko da udaletxean. Atxiloketa 18:30ean izango da, Arriaga plazan, eta handik Plaza Barriko karparaino eramango dituzte. Plaza Barriko karpa aretoko dantzen agertokia ere izango da, Bilbao Sozial Dantzaren eskutik, 20:45ean. Ondoren, 22:30ean, Asier Bilbaok "Ametsak" ikuskizuna eskainiko du.
HILAREN 10a, ZAPATUA: HAURRENTZAKO TAILERRAK, DANTZALDIAK, LEHIAKETAK ETA KONTZERTUAK
Aratusteetako egun handia zapatua da, eta egun horretan, txikienentzako jarduera hauek egingo dira: tailerrak Plaza Barrian, 11:00etatik 14:30era eta “Terra festa” ikuskizuna, 17:00etan. Horrez gain, Gargantua jarriko dute Pedro Ibarretxe plazan (12:00etatik 14:30era arte).
Eguerditik aurrera, jai-agenda betetzen hasiko da, Farolin eta Zarambolasek Plaza Biribileko esparrua irekitzen dutenean, 12:00etan. Ondoren, 12:15etik aurrera, kaleak musikaz eta animazioz beteko dira: erraldoiak eta buruhandiak izango ditugu Arriaga plazan eta Zazpi Kaleetan (12:00-14:30), Bilboko Gaiteroak eta fanfarrea Kale Nagusian.
Dantza eta musika uriko zenbait lekutan eskainiko dira, esaterako, Lindi-Hop dantza tailerra, 12:15ean, Plaza Biribilan; eskolen dantzak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Arriaga plazan, 12:30ean; eta Little Harlem kontzertua, Plaza Biribilan (13:00etan).
12:15ean hasi eta 14:30era arte, banakako mozorro-lehiaketarako izena emateko aukera egongo da Berastegi kalean. Sari-banaketa 16:45ean egingo da, plaza Biribileko eszenatokian.
16:00etan, Aratusteetako ohiko kalejira egingo da eta mozorro-lehiaketarako izen-emateak hasiko dira, Portuko Markesaren kalean. Leku berean, 17:00etan hasita, epaimahaiaren aurretik igaroko dira mozorrotuak eta sari-banaketa 20:30ean egingo da Plaza Barrian.
Gainera, arratsaldean, 17:30etatik 20:00etara, Sardinarekin selfieak egiteko aukera egongo da, Berastegi kalean.
Arratsaldeko 17:00etan Plaza Barrian "Terra Festa" musika ikuskizun familiarraz gozatzeko aukera izango da.
Eta arratsalde-iluntzean, “Laztana laztana” ikuskizuna izango da Plaza Barrian, 21:30ean, eta Trikizio taldearen kontzertua, 23:00etan hasita.
HILAREN 11, DOMEKA: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK ETA DANTZAK
Domekan, Erraldoiek eta Buruhandiek giroa alaituko dute berriro Arriaga plazan eta Zazpi kaleetan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik (12:30etik 14:00etara), eta 18:30etik aurrera dantzak izango dira protagonista, Plaza Barriko karpan, Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik. “Ihauteri Festa” ikuskizuna eskainiko dute.