Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregira iritsiko da "KANTALDIA" emanaldiarekin

Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek beraiekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregira iritsiko da "KANTALDIA" emanaldiarekinBilboko Udala

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregira iritsiko da urtarrilaren 31n"KANTALDIA" emanaldiarekin. 19:00etatik aurrera, Iñar Sastre teklatu jotzaileak, Gorka Eskauriaza baxu jotzaileak eta Ander Hurtado de Saratxo perkusio jotzaileak lagunduta, Bandak bat egingo du Onintze abeslari eta konpositore bilbotarrarekin.

Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek beraiekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko, bai betiko melodiak baita modernoagoak ere. Aurretik Seiren taldeko kide izan zen Onintzek beste etapa musikal bati ekin dio, non poparen testuinguruan kokatzen diren gaztelaniazko abestiak interpretatzen dituen. 2019an "Punto de partida" albuma kaleratuta, bakarkako ibilbideari ekin zion. "KANTALDIA"n, bertaratzen direnek Bilboko Udal Txistulari Bandarekin sortuko den uztartze erakargarriaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan,  webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eros daitezke.

Emanaldi honen ostean, Bilboko Udal Txistulari Banda martxoaren 20an bueltatuko da Euskalduna Jauregira. Egun horretan, Garazi Navas soinujolearekin elkarlanean, Txistulari Bandak bere lan onarekin jarraitu eta “HARIAK” izeneko ikuskizun berezia eskainiko du Picuentos txontxongilo antzerki konpainiarekin batera, musika eta txotxongiloen elkar-lana, entzuleak fantasiazko eta irudimenezko mundu batera eramango dituen gaualdia.

Honela, Euskalduna Jauregia diziplina arteko esperientzia berezi baten eszenatoki bihurtuko da, non musika eta txotxongiloak batuko diren ikuskizun ahaztezin bat sortzeko.