Rafael Mikoleta lehiaketaren 37. edizioan parte hartu duten gai libreko 725 ipuinetatik saritutako 14 obren autoreei sariak banatu zizkien atzo, maiatzaren 26an, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok.

Ikasleok, urduri eta hunkituta, euren sariak eta opariak jaso zituzten familiaz eta euskaraz betetako Areto Arabiarrean.

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 mailetako neska-mutil bilbotarrak eta euren ikastetxeak izan dira arratsaldeko erabateko protagonistak. Ekitaldian Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk egon dira.

Euskarazko istorio txikiak irudikatzea, sortzea eta ipuinetan islatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Txapelketak Rafael Mikoleta du izena, lehenengo euskal gramatikaren egilearen omenez, eta 1988tik urtero-urtero egiten da.

Literaturaren munduarekin zerikusia duten pertsonek osatzen dute epaimahaia: Eneko Zuloaga, Mikel Etxaburu, Maite Santiago, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. Hona hemen epaimahaiaren ebazpena:

14 sari eta 8 accesit

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Jazarpena nire ikasgelan. Begoñe Najarro Larrea. La Salle Bilbao HLBHIP
  • Nire bizitzako animaliak. Lea Martinez de Rituerto Urrutia. Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • Azkarregi haserretzen zen umea. Jule Manterola Ibarrondo. Karmelo Ikastola IPI

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Mahasti artean. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI
  • Nora eta Bilboko uholdea. Irati Veiga Txurruka. Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Erloju… Adimentsua?. Izaro Oviamionayi Luzarraga. Deustuko Ikastola IPI

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • Zoritxarrez ezin da ezer egin. Xabier Gómez Salas. Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Ekarpen bakoitzaren garrantzia. Garazi Garcia Allende. Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Sareetan nahastua. Lili de Quadra de Pedro. Abusu Ikastola HLBHIP

Bilbao Balioen Hiria saria, C kategoria:

  • Libururik politenak. Naia Aparicio Garcia. Deustuko Ikastola IPI

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

  • Ardiak. Yu Ting Ji. Colegio Nuestra Señora De Begoña - Jesuitak Indautxu
  • Zerbait esan nahiko nuke. Garazi Iraeta Postigo. IES Ibaizabal BHI
  • Olibondo bat gutxiago Zagreben. Ibai Gea Cámara. Artxandape Ikastola HLBHIP

Bilbao Balioen Hiria saria, D kategoria:

  • Herriko txori beltz. Julen Guerra Cobos. IES Ibaizabal BHI

Sarituek opariak jaso dituzte: liburu elektronikoak, bat-bateko inprimagailuak, kirol-kamerak, bat-bateko kamerak, bozgorailu eramangarriak... 

8 accesitak

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Estralurtarra eta hiru umeak. Ander Atxa Fernández. Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • Ur-jauzi miragarria. Elaia Barrueta Murelaga. Begoñazpi Ikastola
  • Ni neu naiz. Izaro Basterretxea Martins. Maestro García Rivero HLHI

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Elkar mugituz lortuko dugu. Maddi Irurtia Orbe. Karmelo Ikastola IPI
  • Etxerako bidean. Haizea Mimenza Ayo. Abusu Ikastola HLBHIP

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • …3 puntu…. Ane Martínez Revuelta. Deustuko Ikastola IPI

D kategoria (DBHko 3. eta 4. mailak):

  • Babestua. Araitz Busturia Barrena. Artxandape Ikastola HLBHIP
  • Bat, bi eta hirru!. Mara Orbe Alkalde. Kirikiño Ikastola HLBHIP