Estrainekoz euskal konpainia batek Teatro a Mil jaialdian parte hartuko du. Deabru Beltzak, Euskal Herriko kale antzerki talderik internazionalena, Txilen izango da urtarrilaren 11tik 20ra bitartean nazioarteko festibal honetan aritzeko. Mugarri bat izango da ia 30 urteko ibilbidean. Izan ere, Latinoamerikan izan duen lehen esperientzia da eta, horrez gain, Su danborrak ikuskizunaren milagarren emanaldia eskainiko dute munduko dizplina anitzeko munduko jaialdirik garrantzitsuenetako batean. Zenbaki biribil honekin 2024 Tour Temps Feu bira abian jarriko dute.

Su danborrak (Tambores de fuego. Les Tambours de Feu. 1996) Deabru Beltzak taldearen lehen lana izan zen, eta arrakasta handia izan zuen kalearen erabilera berri bat egiteagatik, non mugimenduak, perkusioak, publikoarekiko harreman zuzenak eta, batez ere, energiak eta ilusioak ikusleak liluratu zituzten.

Ikuskizun hau Frantzian, Alemanian, Kolonbian, Venezuelan, Belgikan, Brasilen, Kanadan, Luxenburgon, Mexikon, Suitzan, Cabo Verden, Italian, Portugalen, Kroazian, Polonian eta Ingalaterran izan da, eta, orain, aurkezpen gehiago egingo dituzte Txilen lehen aldiz.

Deabru Beltzak Teatro de Calle 1996an sortu zen Euskal Herriko hainbat talde profesionaletako aktoreen eskutik. Ordutik, 10 muntaia egin dituzte, 3.700 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, 84 enkarguzko ekitaldi burutu, hiriko jaietako 56 zuzendaritza eta mundu osoko 35 antzerki konpainiarekin baino gehiagorekin kolaboratu dute.

Bost kontinentetan eta 37 herrialdetan baino gehiagotan aritu dira, eta Euskal Herriko konpainia internazionalena izatea lortu dute.

Urte hauetan Etxepare Institutuaren laguntza izan dute munduan zehar euskal kaleko antzerkirako leihoak ireki ahal izateko. Eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa urte hauetan.

Estatuan INAEMentzat erreferente den kaleko antzerki konpainia bat ere bada.

1994tik, urtarrilero, Txileko hiriburua eta hainbat hiri arte eszenikoetarako eta hainbat ikuslerekin elkartzeko agertoki ezin hobea bihurtzen dira. Hiru astez, jaialdia espazio pribilegiatua da sorkuntza garaikidearentzat, bikaintasun artistikoaren eta garrantzi sozial eta politiko handiko proposamenen aldeko apustua egiten baitu.

Edizio bakoitza Txileko eta munduko erreferente nabarmenek osatzen dute, eta antzerkiak, dantzak, musikak, performanceak, zirkuak, arte bisualek eta zinemak, 60 herrialde ingurutatik datozen beste adierazpen batzuen artean, etengabe aztertzen, hausten, zeharkatzen eta eguneratzen dituzte. Pina Bausch, Ariane Mnouchkine, Royal de Luxe, Marina Abramovic, Robert Wilson, Christoph Marthaler, Jan Fabre, Krystian Lupa, Ivo van Hove, Romeo Castellucci, Lemi Ponifasio, Peter Brook eta Thomas Ostermeier artistek hartu dute parte jaialdian.