Bertendona Institutua 'Mila Musika Haria' kontzertu-zikloaren hamaseigarren edizioaren egoitza izango da. Aurrekoetan bezala, gitarrak eta hari-instrumentuak izango dira protagonista nagusiak.

Emanaldi hauek Bertendona Institutuan egingo dira azaroaren 7, 14, 21 eta 28an eta abenduaren 5ean. Saio guztietarako sarrerak – azaroaren 21ekoa izan ezik, sarrera doakoa izango baita – 5 euro balioko du. Bertara joan nahi dutenek Bilbao Kultura webgunean edo Bertendona Institutuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte.

Musika ziklo honi amaiera emateko, Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarrek osatutako bikote ospetsuaren emanaldia eskainiko da. Bikote hori garai guztietako gitarra bikote bikainenetako bat da. Kontzertu honekin amaituko da 'Mila Musika Harira' jaialdiaren aurtengo edizioa; abenduaren 5ean, ostirala, ospatuko da Bertendona Institutuan.

Programazioa

  • Azaroaren 7an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua. DÚO BOREAL Notas de ellas

Claudia Besnék harpan eta Eva Calvok gitarran osatutako bikoteak emankizun hau eskaintzen du. Bertan, hainbat konpositoreren sormen talentua eta ahotsa aldarrikatzen dira errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoetatik hasi eta emakumeek bakarrik idatzitako sorkuntza garaikideetaraino. Duo Boreal interpretazio-adierazkortasunagatik eta teknika finagatik bereizten da.

  • Azaroaren 14an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutuan. JUAN JOSÉ ROBLES

Juan José Robles musika herrikoi eta tradizionalen inguruko esperientzien ibilbide luzea duen musikaria da; musika klasikoarekin eta flamenkoarekin ere jolastu du. IN-QUIETUD bigarren diskoak Europako diskorik onenaren saria jaso zuen 2019an, World Music Central diskoagatik. Oraingoan, Jose A. Aarnoutse (gitarra godinea eta gitarra espainiarra) eta Tobal Rentero (lautea, gitarroa eta dultzaina) izango ditu lagun, eta berak, berriz, laud, mandolina, bozouki eta gitarra piezak interpretatuko ditu.

  • Azaroaren 21ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutuan.
  • JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA XIII. Gitarra Lehiaketaren irabazleak.

Sarrera doan lekua bete arte.

Erika Takada japoniarra Euskadiko eta Nafarroako ikasle interprete onena izendatu dute eta gaur egun Eduardo Baranzano eta Unai Insaustirekin ikasten ari da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA Gitarra Lehiaketako lehen saria irabazi duen Yitao Luok (Txina) Shenzhengo Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Xu Tuo irakaslearekin.

  • Azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutuan.

ANA CRISMÁN Arpaora

Jerezko Ana Crismán musikaria da harpa bezalako tresna paregabe batekin interpretatu eta konposatu duen lehen artista flamenkoa. "Arpaora" lan diskografiko estreinatu berriak abangoardiaren eta tradizioaren artean mugitzen diren musika-konposizioak ditu, flamenkoa sonoritate berrietara zabalduz.

  • Abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutuan. 

Peter eta Zoltan Katona

Peter eta Zoltan Katona anaia hungariarrak garai guztietako gitarra-bikote bikainenetakotzat jotzen ditu munduko kritikak. "Alhambra Inspirations" bere azken lanak izugarrizko arrakasta lortu du 2024an merkaturatu zenetik. Emanaldi honetan, errepertoriorik klasikoena -Cbach eta Piazzolla-, musika herrikoia -pop, rock eta jazzeko standardak- eta konposizio propioak uztartzen dituzten obrak interpretatuko dituzte.

Mila Musika Haria Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoarekin bat dator. Plan horrek, beste proposamen batzuen artean, publiko eta entzuleen sorkuntza eta fidelizazioa sustatzen du eskaintza kultural anitzaren bidez.