Bilbok 3,5 milioi euro udal dirulaguntzetara bideratuko ditu
Gaurtik, urtarrilaren 9tik otsailaren 16ra arte zabalik egongo da laguntzak eskatzeko epea
Bilboko Udalak 3,5 milioi euro baino gehiago dirulaguntzen programara bideratuko ditu 2024 urte honetan. Gaur, urtarrilaren 9tik otsailaren 16ra arte zabalik egongo da entitate interesdunek laguntzak eska ditzaten epea. Guztira, 11 esparru eta 24 laguntza-ildotan banatuta dago 3.521.549 euroko aurrekontu-saila.
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari itzulkina ekarri ohi dioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.
Aurreko urtearekin alderatuta, dirulaguntza-lerro hauek gehitu egin dira: Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusi gisa gastu arrunta duten proiektuetarako programak (% 5); Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusi gisa inbertsioa duten proiektuetarako programak (% 23); Hezkuntzarako laguntza: (% 16); Eskola-igeriketarako laguntza (% 25); Auzoetako jaiak (% 110); Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzeko programak (% 25) eta osasuna sustatzeko programetarako laguntza (% 11). Bilbo Hiri Gaztea Planari lotutako ekintzei laguntzaren kasuan bikoiztu egin da, gazteen boluntariotzari laguntzeko lerroa kendu delako, eta gehitzen den lerro honetan bateratu da.
Temas
Más en Albisteak
-
'Magiaren Topaketak' ekimenak Otxarkoagan eta Txurdinagan ospatuko du bere 20. urteurrena
-
Uriko auzoen historiak ezagutzera emango ditu Bilbao Izan programak
-
Bilboko Udalak agintaldi honetako Euskararen Aholku Batzordearen lehenbiziko bilera egin du
-
Ibex indizeak % 2,22 egin du behera bankuengatik, eta bere saiorik txarrena sinatu du 2023ko martxoko banku-krisiaz geroztik