Bilboko ume guztiek ostiralaren zain daude, Errege Magoen kabalgataz gozatzeko, baina Ekialdeko Maiestateak lehenago helduko dira hirira. Izan ere, bihar, urtarrilaren 4an, bilera bat izango dute udaleko ordezkariekin, hurrengo egunaren ekitaldia antolatzeko.

Arriaga Antzerkiak hartuko du topaketa, goizeko 10:00etan. Itziar Urtasunek, Jaietako Zinegotziak, harrera emango die Errege Magoei eta bileran zehaztuko dira hilaren 5ean hiriko kaleetan zehar ibiliko den kabalgataren xehetasunak eta doikuntzak, non Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek magiaz beteko duten berriro Bizkaiko hiriburua.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, www.bilbao.eus webgunean, Bilbao Zuzenean atalean.