Datorren ostiralean, urtarrilak 5, Melchor, Gaspar eta Baltasar Barakaldon izango dira, Ekialde urrunetik bidaia luzea egin ondoren. 12:30ean, Amaia del Campo alkateak eta udalbatzak harrera egingo diete, eta ekitaldi irekia izango da. Bertan, txikienei agurtuko diete, azken orduko gutunak jasoko dituzte eta Udalak barakaldarrentzat eskatzen dituen nahiak ezagutuko dituzte. Arratsaldean kabalgata izango da eta, ondoren, hiriko haurrei harrera egingo zaie haiekin argazkiak egiteko.

Ohikoa denez, Errege Magoen goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da, Gurutzetako Ospitaleko haurrak bisitatuz. Handik, Karpara joango dira (12:30ean). Bertan, alkateak eta udalbatzako kideek harrera egingo diete Maiestateei eta segizioari. Han bertan, Maiestateek saskitxoa emango diote Eguberri egunean jaiotako lehen haur barakaldadarrari.

Arratsaldeko 18:30ean San Bizente plazatik abiatuko da Errege Magoei ongietorria egiteko kabalgata, Barakaldo erdiguneko kaleetan barrena: Eguzkiaguirre, Gernikako Arbola, Foruen pasealekua Herriko Plazara iritsi arte.

300 pertsona inguruk parte hartuko dute gaur arratsaldean Ekialdeko Errege Magoei gure herriko erdiguneko kaleetan zehar egingo zaien desfilean. Zuziek, banderadunek, morroiek, musikariek eta sorpresa gehiagok osatuko dute maiestateen segizioa.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar 20:00ak aldera iritsiko dira Herriko Plazara. Herritarren harreraren ondoren, Maiestateak Karpa Magikoko eszenatokian dauden tronuetara joango dira eta bertan haurrei harrera egingo diete. Horretarako, txandak ezarri dira eta beharrezkoa da gonbidapena izatea.