Eustaten datuen arabera, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 jaitsi dira 2023ko azaroan, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Urriarekin alderatuta, eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, prezio konstanteetan egindako salmentak % 0,1 jaitsi dira azaroan.

EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak, urtetik urtera, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneoetan, % 0,3 igo dira Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 0,3 eta % 0,5 jaitsi dira, hurrenez hurren. Aurreko hilarekin alderatuta, salmentek % 0,3ko igoera izan dute Araban. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, hiletik hilerako % 0,2ko eta % 0,1eko jaitsiera izan dute. Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan diharduten langileen kopuruak % 2,7ko igoera izan du 2022ko azaroarekin alderatuta. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, langileen indizea % 1,1 igo da.

2023ko lehen hamaika hiletan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,2ko igoera metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, igoera % 0,3ra iritsi da, eta Gainerako produktuen sektorean, berriz, % 0,1era. Azarora arte metatutako aldakuntza positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, % 0,6ko igoera izan baita bi kasuetan. Araban, berriz, salmentak aurreko urteko aldi berean baino % 1,8 txikiagoak izan dira. Azkenik, sektoreko landunen indizeak % 3,2ko igoera metatua izan du urteko lehen hamaika hiletan.