Pedro Azkarretazabal, Gazteria zinegotziak, aurkeztu du Crash! Ikasleen azokaren bigarren edizioa. Gazteria Portugaletek bultzatutako ekimen hau Prestakuntza, Orientabide eta Laguntzarako GIDA programaren barruan dago. Bizkaiko Foru Aldundiaren sostengua izan du Ezkerraldea Gaztedi programaren barruan.Portugaleten izango da abenduaren 19 eta 20an. Azokaren helburua da Portugaleteko familiei, gazteei eta ikastetxeei tresnak ematea gazteei laguntzeko erabakiak hartzen beren prestakuntza- eta lan- ibilbideei begira.

Azokak ikasleei eman nahi die, batetik, informazioa eta orientabidea emateko espazio bat, eta, bestetik, tresna praktiko batzuk, beren formazio- eta lanetorkizuna eraginkortasunez erabakitzeko lagungarri izan daitezen. Azokan DBHko 4. Mailako ikasleen formazio-beharrei erantzuna eman nahian inguruko prestakuntza-baliabideen berri emango da baita zerbitzu hori emateko entitate​ eta enpresena ere. Xedea da, finean, ikasleek beharrezko informazioa izatea lanmerkatuan sartu ahal izateko prestakuntza-ibilbidea ondo aukeratzeko.

Zer dela eta Crash!? Espazio hau errealitatearekin talka egiteko izatea nahi dugu. Hau da, gogoeta bultzatzeko eta ikasleei baliabide nahikoak emateko haiek erabakiak hartzeko orduan. Horren harira, Azkarretazabalek nabarmendu du gure gazteen artean zein garrantzitsua den ikasketa-eta formazio-hautua. Izan ere, bada bizitzako une bat zalantza eta herstura handia eragiten duena ikasle eta haien familien artean. Hori dela eta, Portugaleteko hezkuntza-komunitatearekin batera gazteei hala tresnak nola informazioa eman nahi dizkiegu erabakiak hartzeko orduan lagungarri suerta dakizkien. Nahi dugu Crash eragiteko eta gogoeta ere bultzatzeko espazio bat izan dadin.

Crash-en bigarren edizioaren plangintza egin da lehen edizioaren ostean eginiko ekarpen eta eskakizun zehatzetatik abiatuta. Azokak bi atal izango ditu: bata, prestakutzari begirakoa, eta, bestea, informazioa ematekoa stand-ak paratuta.