Datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 23tik uztailaren 21era bitartean konkretuki, Bilboko Esperantza frontoia Plazandreak txapelketaren egoitza izango da, eta Bilboko Udala emakumezkoen pilota aldarrikatzea helburu duen saio honekin arituko da lankidetzan.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du ostegun honetan Bilbo emakumezkoen pilotarik onenaren hiriburu bihurtuko duen txapelketaren aurkezpenean. Kirol guztiek dauzkate kantxa eta estadio gogokoenak, eta Esperantza frontoia andrazkoen esku-pilotaren erreferentzia bihurtzen ari da, kokapenari eta neurriei esker.
Horrela, bada, Plazandreak txapelketako jaialdi guztiak bertan jokatuko dira. Jaialdi bakoitzean partida bi jokatuko dira, bata banakakoa, lau eta erdiaren barruan, eta bestea bikoteka. Parte hartzen duten pilotariak kontuan hartuta, oso txapelketa orekatua espero da batean zein bestean. Bikoteka lehiatuko diren konbinazioak hauek izango dira: Arrizabalaga-Bergara, Ibarrola-Gaminde, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiza-Capellá, bikote berritzaileak baina sendoak; kaiolan, berriz, Aldai, Arrillaga, Etxegarai eta Erasun neurtuko dira. ETBk emango ditu partidak.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak azpimarratu duenez, "euskal pilota herri-kirol estrategikoa da, gure kulturaren eta nortasunaren parte. Horregatik, Bilboko Udalean hori sustatzeko zenbait ekimen bultzatzen ditugu. Pilota-eskola ere badugu, Esperantza pilotalekuan finkatuta. Andrazko kirola