Etxebarrik rokodromoak jarri ditu ikastetxeetan, "jolastokiak inklusiboagoak izan daitezen". Helburu nagusi horrekin, Udala eta Kukullaga HLHIko guraso-elkartearekin elkarlanean egindako ekintza izan da, eta jolastokiak inklusiboagoak izatea du helburu. Zentzu honetan, rokodromo horizontalak jarri ditu haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 3 eraikinetako patioetan. Etxebarriko Udaletik aipatu dutenaren arabera, proiektu honen lanen kostua 10.488,38 eurokoa izan da (BEZa barne), eta instalazioa PLANETSPORT - Servicios Deportivos S.L. enpresak egin du. Udalaren ekintza honek, azken urteotan egin diren beste askorekin batera, haurrek kirola egiten aktiboki parte har dezaten sustatzea du helburu. Izan ere, gazteen artean kirola sustatzeko helburua argia da eta udal arduradunek ezarritako helburua da.

Esan bezala, Etxebarriko Udalak, Kukullaga ikastetxeko guraso-elkartearekin elkarlanean, rokodromo horizontalak jarri ditu haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 3 eraikinetako patioetan. Proiektu hau martxan jarri da helburu nagusi eta argi batekin: “Espazio horiek adin guztietarako jolas parte-hartzaile eta inklusiboez, dinamikoez eta esperimentaziokoez hornitzea, azaldu dute udal arduradunek. Era berean, familiekin lankidetzan, “sedentarismoaren aurkako borrokan lagunduko duten elementuak eskaini nahi dira, dinamikoak, dibertigarriak eta genero-roletatik urrun daudenak”, diote.

Eskuhartze berdinean, rokodromoak kokatu diren paretak dekorazio-muralekin margotu dira, eta horien oinean segurtasun-zoru bat jarri da, etorkizuneko erabiltzaileek izan ditzazketen erorikoetatik babesteko helburuarekin.