Ziur aski ikasle baten bizitza akademikoan erdian jartzen den azterketarik garrantzitsuenetariko bat da Selektibitatea. Hala ere, azterketak gainditzea ez da zaila; izan ere, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,62k froga pasatu du. Atzean geratu dira urduritasun beterizko hiru egun horiek eta orain Euskal Herriko ikasleek zein unibertsitatean sartuko diren zain daude.
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.107 ikasleetatik 11.819k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 97,62k gainditu du. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 98,35 izan zen. USEren sarbide faseko batez besteko notari dagokionez, 2022an 6,98 izan da. Aurreko ikasturteko batez besteko notarekin alderatuta, 0,23 puntu gutxiagokoa izan da, eta 2020 baino lehenagoko serie historikoaren batez besteko notetatik hurbil dago.
USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko izena eman zuten Goi Mailako Heziketa Zikloetako 585 ikaslek.
Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.
NOTAK ETA HURRENGO DEIALDIAK
Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie, eta ikasleek kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 16an, UPV/EHUren web gunearen. Orri horretan USEri gainontzeko informazioa ere dago eskuragarri.
Berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 17, 20 eta 21ean. Behin betiko emaitzak ekainaren 28an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 29 eta 30ean egin ahal izango da.
Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 23tik 28ra arte.