BILBO. Getxok gaitzetsi du pasa den ostiralean, abuztuak 9, adingabe batek jasandako ustezko eraso sexista Algortako etxebizitza batean. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du. Gaur goizean kontrezazio instituzionala egingo da eguerdiko 12:00etan, udaletxeko eskaileretan. Bestalde, udalak herritarrei dei egin die biltzeko, Telletxe kaleko puntu morean, 19:30ean.

Amaia Agirre Getxoko alkateak eta udalbatzako talde politikoetako ordezkariek osatutako Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez ondorengo adierazpen instituzionala adostu zuen. Horretan, Bozeramaileen Batzordeak:

1. Bere gaitzespenik irmoena agertzen du eta genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzesten ditu.

2. erasotako adingabekoari elkartasuna adierazten dio eta babesa eskaintzen dio.

3. Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egitea defendatzen du, zeinean emakumeak askatasunez sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten erabaki dezaketen, hitz batez, emakumeen nahia erabat errespetatuz.

4. Getxotar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten die, emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezaten eta emakumeak iraintzen dituzten eta eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak onar ez ditzaten.

5. Kontzentrazio instituzionala egiteko dei egiten du, asteartean, abuztuaren 13an, eguerdiko 12:00etan, udaletxeko eskaileretan. Bestalde, herritarrei dei egin die egun berean biltzeko, Telletxe kaleko puntu morean, 19:30ean.

6. Emakume elkarteei eta Berdintasun Kontseiluan parte hartzen duten erakundeei dei egiten die bereziki deialdiarekin bat egiteko.