Solarisek 110 milioi euroko guztizko balioa duten kontratuak lortu ditu Herbehereetan eta Polonian
Transdev Nederland operadore herbeheretarrak 55 autobus elektriko entregatzea adostu du Solarisekin
CAF Taldeko Solaris enpresak zero isuriko hiri autobusak hornitzeko hiru kontratu berri sinatu ditu Herbehereetako Transdev Nederland era Poloniako GZM Metropolis eta MZA Varsovia operadoreekin. Kontratu horien guztizko balioa 110 milioi eurotik gorakoa da.
Solarisek kontratazio arloan bizi duen "errekorreko urteari" jarraipena emango diote akordio berriek, eta, aldi berean, bere proposamen teknologiko eta operatiboarekin lotuta merkatuak erakutsitako konfiantza baieztatu dute, CAF Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Alde batetik, Transdev Nederland operadore herbeheretarrak 55 autobus elektriko entregatzea adostu du Solarisekin. Kontratuan sartzen dira Solarisen zorroko autobus elektriko laburrena den Urbino 9 LE elektrikoa eta artikulazio bikoitzeko ibilgailu luzeena den 24 metroko Urbino ibilgailua, eta 2026ko udarako ematea aurreikusi dute.
Ibilgailuek Arnhem-Nijmegen-Foodvalley (ANF) emakida berrian funtzionatuko dute eta Arnhem eta Nijmegen hiriak eta Foodvalley eskualdea biltzen dituzte. Emakida hori duela gutxi eman zion operadorearo eremu hartako garraio publikoa kudeatzen duen Gelderland probintziak.
Transdev Nederland-ek aurretik ere erakutsi du Solarisen ibilgailuekiko konfiantza. Horrela, gaur egun, hidrogeno bidezko 20 autobus ditu Hego Holandan operatzen, eta Metrostyle 10 trolebus Arnhem udalerrian. Utrecherako 2024an esleitutako Solarisen beste 96 autobus elektriko gehituko zaizkie aurki horiei guztiei.
POLONIA
Bestalde, Solarisek kontratu bana sinatu du Polonian MZA Varsovia eta GZM Metropolis enpresekin, 50 eta 42 autobus elektriko hornitzeko, hurrenez hurren. Poloniako hiriburuaren kasuan, 18 metroko 50 autobus artikulatu dira, propultsio modularreko sistemak izango dituzte eta, Solaris High Energy bateriekin ekipatuta egongo dira. Haien gaitasuna 700 kWh baino gehiagokoa da. Horri gehituko zaio joan den irailean Solarisi esleitutako beste 79 autobus elektrikoren eskaera.
Temas
Más en Sociedad
-
La investigación dice que el Villa de Pitanxo iba sobrecargado y el capitán valoró mal la situación
-
Condenado a un año de prisión por quitarse el preservativo sin que la mujer lo supiera
-
Udalerri txikietan Berdintasun Legea betetzea errazteko ekimena abiatu dute Eudelek eta Emakundek
-
El colegio de la menor que se suicidó en Sevilla defiende su compromiso contra el acoso escolar