'Sorgin zapatuak' programaren edizio berri bat abiaraziko du Laudiok
Larunbat honetan hasita eta apirilaren 29ra bitartean, Laudioko umeek 'Sorgin zapatuak' ekimenaz gozatu ahal izango dute berriro, koronabirusaren pandemiak eragindako egoerak bi urtez bertan behera uztera behartu ondoren. Laudioko Lezaga aretoak jasoko ditu larunbatero ospatuko diren saioak.
Jarduera doakoa da eta guztiei irekita dago. 5 eta 12 urte bitarteko adingabeei zuzenduta dago eta 2023ko urriaren 1etik apirilaren 29ra bitarteko zapatuetan egingo da, 17:30etik 19:30era (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).
Programa 2010ean jarri zen abian, eta tailerrak, askaria eta hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak biltzen ditu. Programaren helburua, hainbat teknikaren bitartez txikienen artean eta eskolatik kanpo euskararen ahozko erabilera sustatzea da. Adingabeek genero-ikuspegia ere landuko dute diseinatutako jardueretan.
“Euskara izango da programan parte hartzen duten umeekin komunikatzeko hizkuntza bakarra, baina nahi duten hizkuntzan hitz egin ahal izango dute, inoiz behartu gabe”, aurreratu du Ana Díez Hizkuntza Normalkuntzako eta Nortasuneko Udal Zerbitzuko zinegotziak.
Jarduerak
- Urriaren 1ean, lehenengo saioan, udazkenarekin zer ikusia duten eskulanak egingo dira, eta fruta-brotxeta bat prestatuko da, ondoren dastatzeko. Araba taldeak eskainiko du.
- Urriaren 8an, Ane Gebara ipuin kontalariak etxeko txikienak liluratuko ditu “Oihaneko tirabirak” istorioarekin. Ondoren, zuhaitz-hostoak erabiliz horma-irudiak egiten ikasiko dute. Saio hori Kirikino taldeak eskainiko du.
- Urriaren 15ean, Eragintza elkarteak betiko jokoekin amesteko eta gozatzeko programa berezia eskainiko du.
Gainerako saioak, ikasturteko 24ak bete arte, eguna hurbildu ahala iragarriko dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Estos son los galardonados en los Euskal Selekzioa Sariak 2025
-
Juan Carlos Olaeta es nombrado nuevo director general de Kristau Eskola
-
La madre de Gabriel Cruz sostiene que hay "indicios" de que Ana Julia Quezada "cobró un adelanto" por grabar un documental
-
Expertos alertan del creciente uso de los chatbots para combatir la soledad