Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna

"Aurten oso agerikoa izan da informatzea eta informatuta egotea beharrezkoa dela"

Euskal Kazetarien Elkarteak kazetaritzaren garrantzia aldarrikatu du Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Egunean

03.05.2021 | 14:04
Ane Irazabal kazetaria

"Aurten oso agerikoa izan da informatzea eta informatuta egotea beharrezkoa dela". "Informazioa funtsezko ondasuna da eta guztion ondasuna izan behar du. Albiste faltsuek informazio zehatzek baino pisu handiagoa izatea saihestu behar da ". "Informazioaren askatasuna eskubide unibertsala da", "Prentsaren independentzia inoiz baino arriskuan dago, eta hori ez da gertatu behar". Euskal Kazetarien Elkarteak astelehen honetan Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela eta egindako bideoan ikus daitezkeen aldarrikapenetako batzuk dira. Ane Irazabal, Mikel Ayestaran, Begoña Beristain, Cesar Coca, Mikel Lopez Iturriaga, Gervasio Sanchez, Carmen Sarmiento eta Zigor Aldama kazetariek hartu dute parte, besteak beste.

noticias de deia