Zientzia eta Tekonlogia fakultatean

'50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen' liburua aurkeztu du EHUk

18.11.2020 | 20:07
Ezkerrean, Ana Zubiaga; mahaian, Fernando Plazaola, eta egilea, Oskar González.

BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia fakultateak '50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen' izeneko liburuaren aurkezpena jaso du astelehen honetan, hilak 16. Liburua zientzietako arlo guztietako 53 artikuluen bilduma da, 2018-2019 ikasturtean zehar Catedra de Cultura Científica eta Zientzia Kaiera blogetan argitaratu.

Oskar González Mendia, Uxune Martínez Mazaga eta Cesar Tomé Lópezek koordinatuko liburuak Biozientziak, Fisika, Geologia, Kimika, Matematika eta masa espektrometriari buruzko artikuluak jasotzen ditu bere 300 orrialdetan. Orotara 53 artikulu dira, 23 euskaraz eta 30 gazteleraz, eta zientzietako alor guztiak jorratzen dituzte.

"UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera biziko mende erdi baino gehiago darama. Uste dugu hori arrazoi nahikoa dela bere baitan urte hauetan aurrera eraman den lana, alegia, bikaintasuneko ikerketa eta zientziaren eta teknologiaren arlo desberdinetako profesionalen heziketa zorrotza gizartearekin partekatzeko, eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialean izan dugun eraginagatik gure harrotasuna horrela erakusteko", adierazi du Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Fernando Plazaolak.

GAI TRANSZENDENTALAK ETA EGUNGOAK

Liburuaren helburua, azken batean, gizarteari Zientzia eta Teknologia Fakultatean egiten den ikerketa erakustea da. Gainera, gai garrantzitsuak eta egungoak dira '50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen' liburuak biltzen dituenak: aldaketa genetikoa; energia iluna eta grabitazio-uhinak; Geologia, antropozenoa eta klima-aldaketa; ibilgailu elektrikoaren etorkizuna; Big Data; edo masen espektrometriak , besteak beste.

"Fakultatea bizirik dago, oso bizirik. Izan ere, iragan uztailaren 30ean NASAk Houstonetik MARS2020 kohetea bidali zuen eta han Marteren azalera esploratuko duen Perseverance ibilgailuak Fakultate honetako ikertzaileek diseinatu eta eraikitako zunda bat darama. Beste hainbat gairen artean, Fakultateko ikertzaileak txertoen diseinuak lantzen ari dira, minbiziaren aurkako diagnostikorako eta terapietarako teknikak garatzen, ibaien kontserbazioaz eta leheneratzeaz arduratzen, mundu osorako balio duen garai geologiko berri baten definizioa, antropozenoa, bultzatzen edo Unibertso goiztiarraren eredu kosmologikoen garapena ikertzen", zehaztu du Fernando Plazaolak.