BILBO. Inmigranteen artean inklusioa eta integrazioa aztertzen dituen ‘Inklusioko eta integrazioko indize sintetikoa: politika publikoak diseinatzeko tresna’ izeneko txostena argitaratu berri du Ikuspegi - Inmigrazioaren Euskal Behatokiak. Txosten horren arabera, Euskadin atzerritarren gizarte-integrazioa dimentsio anitzekoa, segmentatua eta asimetrikoa dela eta hainbat modutakoa izan daiteke.

Dimentsio anitzekoa, oinarrizko zenbait dimentsiok eratzen dutelako sistema. Zehazki, azterlanak zazpi identifikatzen ditu:

  • Enpleguaren sarbidea eta baldintzak.
  • Pertsonen Ongizate sozialaren maila.
  • Pertsona eta familia-unitateen gizarte- eta Ekonomia-egoera.
  • Pertsonen dimentsio Identitario.
  • Herritarrekin zerikusia duten alderdiak.
  • Parreman eta partaidetza Komunitarioen esfera.
  • Etorkizuneko bizi-Itxaropenekin zerikusia duten alderdiak.

Pertsona bakoitzaren indize-balioa eta gizarte-integrazioaren prozesuan duten posizio erlatiboa kalkulatu ondoren egiaztatzen da hura segmentatuta dagoela; izan ere, pertsona eta pertsona-talde batzuk fase goiztiagoarretan daude, eta beste pertsona eta talde batzuk, fase aurreratuagoetan. Nabarmentzekoa da Magrebeko eta Afrikako gainerako kolektiboek prozesu horren posizio goiztiarrenak okupatzen dituztela, nabarmen.

Gainera, datuak aintzat hartuta egiazta daiteke gizarte-integrazioa asimetrikoa dela; izan ere, pertsona berak edo pertsona-talde batek posizio desberdinak ditu prozesuan. Esaterako, pertsona-talde batzuek desoreka argia dute aurrerakuntzen eta egoera aurreratuaren artean integrazio materialaren (lana, ongizatea, sozioekonomikoa) eta identitarioaren prozesuetan (euskal gizartearen inguruan hartutako harreman eta irudiak) eta herritarren integrazioaren eta integrazio komunitarioaren prozesu oraindik goiztiarretan.

Posizio asimetriko horiek pentsarazten digute gizarte-integrazioa hainbat modutan uler daitekeela, eta prozesuek -asimetrikoak bilakaeran eta erritmoan- ez dutela zertan orekatu gizartean integratzeko modu bakarrean.

Txostenak berak jaso duenez, Aita Joxe Migel Barandiaran humanistak eta zientzialariak elkarrizketa batean honako hau esan zuen: “euskalduna izatea Euskal Herrian bizitzea da, hemen lan egitea, hemen ikastea, hemen haztea, lur hau maitatzea, euskaraz hitz egitea, euskara maitatzea, ohitura batzuk partekatzea, tradizio batzuk, bizitzeko modu batzuk, seme-alabak izatea hemen, baterako proiektu sozialaren partaide izatea… Modu askotan senti gaitezke euskaldun”. Modu berean, azterlanak honako hau ondorioztatzen du: “atzerritarren gizarte-integrazioa modu askotakoa izan daiteke”.

Hori dela eta, azterlanak “pentsarazten digu gizarte-integrazioko era askotako emaitzak egon daitezkeela, eta haiek desberdinak izango direla atzerriko pertsonen eta/edo pertsona-taldeen arabera, eta ez dutela ezinbestean multzoko oreka behar”. Adibidez, baliteke pertsona eta pertsona-talde batzuek integrazio komunitarioko edo identitarioko posizio aurreraturik behar ez izatea gizartean erabat integratuta daudela sentitzeko; eta beste talde edo pertsona batzuek, berriz, alderdi materialetan posizio jakin bat lortu ondoren, baliteke gehiago nagusitzea haien alderdi komunitarioak, identitarioak edo herritartasunari dagozkionak. “Beharbada, taldeen arteko segmentazioa, talde barruko dimentsio anitzeko asimetria eta integrazio anizkoitza bereizgarri dituen gizarte-integrazioaren teoriaren inguruan hausnartzen hasi beharko ginateke”.

ZAS! ZURRUMURRUEN AURKAKO BULETIN BERRIA

Argitalpen hori bat dator ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarearen aldarrikapenarekin. Bere lehen informazio-buletina argitaratu du. Buletin horrek, web-orriak (www.zas.eus) eta argumentarioek, materialek, kanpainek eta sareak aldian behin toki-mailan egiten dituen prestakuntzek -dela bere bitartez dela hura eratzen duten erakundeen bidez- helburu dute bere jarduerei buruzko informazio-eskaintza hobetzea.

Horretarako, urtean mota horretako lau buletin argitaratuko dituela aldarrikatu du, bat hiruhileko bakoitzeko. Buletin horiek honako atal hauek eratuko dituzte: editorial bat, elkarrizketa bat, argumentarioa, liburu baten kritika bat, agenda eta ikusi / mira izeneko atal bat.

Lehen zenbakian, editorialak pandemiaren sasoiari buruz dihardu, zurrumurruen iturri gisa, eta zurrumurruak zein erraz sartzen diren erakusten du, bai eta haiei aurre egitea zein zaila den ere. Zurrumurruen aurkako estrategia sirimiri bat da; Covid-a tsunamia izan da. Borroka desberdin horretarako irmotasun handia behar da.

Elkarrizketa, oraingoan, Dani de Torresek egin du, Bartzelonako Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren hasierako sustatzaileak; zurrumurruen aurkako estrategiak gaur egun dituen erronkak berrikusi ditu.

Lehen zenbaki honetan zurrumurru, estereotipo, aurreiritzi edo egoera baten inguruan hautatu den argumentarioak muturreko eskuin berriez hitz egiten du, eta Jesús Casquette UPV/EHUko irakasleak prestatu du eta USTEAK USTEL argumentarioen bildumakoa da.

Gainera, buletinaren edizio bakoitzean zurrumurruen aurkako estrategiaren oinarri diren oinarri teorikoekin zuzenean lotuta dagoen liburu bat aipatuko da. Oraingoan, Asad Haider-en Identidades mal entendidas liburua aipatu da.

Ikusi / Mira atalean, sareko bertako kideek edo edozein erakunde baliokidek eginiko bikaintasuneko kanpaina edo produktu baten berri ematen da. Kasu honetan, IncenDiario dokumental paregabearen ikuspegia gomendatzen da; dokumentala CEAR Euskadiko Rosabel Argotek egin du.

Hurrengo zenbakia abenduan argitaratuko da, Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin batera, abenduaren 18an, eta, besteak beste, Amets Arzallusi egingo zaio elkarrizketa; Miñan liburua argitaratu berri du, Ibrahima Balde-ren biografian oinarrituta, zeina Konakrytik Espainiako lurraldera sartu baita. Egileak eta protagonistak Irunen ezagutu zuten elkar. Halaber, Miguel Pajaresek ZAS!-entzat prestatu duen migrazio klimatikoei buruzko argumentarioaren zatiak argitaratuko dira.

ZAS!-en hainbat eta hainbat instituzio eta erakunde sozialek dihardute elkarlanean, dela kide direlako dela kolaboratzaile direlako; besteak beste Immigrazioaren Euskal Behatokiak